Home ZAST

ULACIA GRUPOk bigarren postuari eusten dio, Donostiko Atletiko 81-68 gainditu ondoren

Bilbo galdu ostean garaipenen bidea berreskuratzen du Jokin Collantesen taldeak arerio zuzen baten aurka 81-68 irabaziz.

 

<   >

Emaitzak bestelakorik erakusten ez badu ere ez zen partida erreza izan ULACIA GRUPOrentzat. Zaleak dagoeneko konturatuko zenez aurten berdintasuna nagusi da Lehen Maila Nazionalean. Atletico San Sebastian bera garaipen bat gutxiagorekin zegoen sailkapenean, arerio zuzena beraz. Izan ere, itzulerakoan donostiarrak prorrogan eskuratu zuten garaipena.

 

Partida erritmo handiarekin hasi zen. Zarauztarrak finago saskira begira, bederatzi puntutako aldea edukitzera iritsi ziren 36-27, hamabost minutuan. Bigarren laurdeneko azken bost minututan berriz donostiarrek bultzada nabarmena eman zuten eta 6-17ko partzial batez aurretik jarri ziren markagailuan. Aldageletara beraz 42-44 donostiarren alde.

 

Atsedena ez zitzaien zarauztarrei eta hirugarren laurdenaren lehen minututan oso kamuts ibili ziren, bi puntu soilik lau minututan eta donostiarrak 7 puntu gora, 44-51. Baina hirugarren laurden honetako azken bost minututan Unai Eizagirre 10 puntu sartu zituen, bi hiruko tarteko, eta partidari buelta eman zion ULACIA GRUPOk 59-56 sartuz azken laurdenean.

 

Azken laurdenean donostiarrei gasolina akabatu zitzaien eta zarauztarraek abantaila igotzen joan ziren pixkanaka 81-68 bukaerako emaitzeraino. Unai Eizagirreren 15 puntu erabakiorrez gain, aipatzekoa Aitzol Eguskitzaren partida bikaina 25 punturekin eta Estanis-en puntuak, 13.

 

Sailkapenari dagokionez Iraurgiko Disdira 13 garaipenekin lehen postuan doa eta, Ulacia Grupo eta Tabirako bigarren 12rekin. Atzean tropel polita, 5 talde 10 eta 11 garaipenekin. Hurrengo larunbatean Jokin Collantesen mutilek gasteizen jokatzen dute Rodamientos Ariztiren aurka. Gazteiztarrak beheko postuetan daude sailkatuak jeitsierako postuetatik ihesi nahian. Aritzbatalden zarauztarrak kostata irabazi zuten 72-68, beraz partida zaila espero da.

 

AURREKOA    HURRENGOA