Home ZAST

ULACIA GRUPOk lidergoa Bilbon uzten du

ULACIA GRUPOk ezin izan dio bost garaipeneko errenkadari luzapena eman Bilbon. Sailkapenean hiru postu atzera egiten du lidergoa galduz.

 

<   >

Universidad de Deusto talde bilbotarrarn etxera bisita egitea tokatzen zitzaion ULACIA GRUPOri igande honetan. Partida gogorra aurreikusten zen. Bilbotarrak goian aritzeko taldea dute eta denboraldi hasiera irregularraren ondoren pixkanaka gora doaz sailkapenean.

 

Ohi denez partida berdindua joan zen lehen hiru laurdenetan. Abantailak ez ziren inoiz 5 puntutik gorakoak izatera iristen. Laugarren laurdenaren lehen zatian erabaki zen partida. ULACIA GRUPO bidea galdu zuen eta etxekoek hamar puntutako abantaila eskuratu zuten. Aipatzekoa partidaren tarte honetan taldeak ez zuela jarrera egokiena eduki epaileekiko. Handik aurrera Deustokoek ez zuten garaipena ziurtatzeko arazorik eduki.

 

Lehen Maila Nazioanala berdindua dago oso. Iruinako San Cernin-goak kenduta, ez dute garaipeinik eskuratu oraindik, edonor da edonori irabazteko gain. Gauzak horrela edozein partida aurrera ateratzea kosta egiten da eta arreta galtzeak garesti ordaintzen dira.

 

Porrot honen ondoren zarauztarrak laugarren postuan daude sailkatuak bigarrengoa eta hirugarrengoarekin berdinduak. Lehen postuak EBArako igoera du saritzat. Hurrengo lau sailkatuak berriz lauko final batean jokatuko dute EBArako bigarrengo taxartelaren bila. Burruka polita beraz denboraldiaren amaierarako geratzen diren 11 partidetan.

 

Esatebaterako, igande honetako arratsaldeko seiretan Atletico San Sebastian-eko taldea dator Ariztbataldera. Garrantzi handiko partida sailkapenera begira. Donostiarrak bostgarren daude sailkatuak zarauztarrak baina garaipen bat gutxiagorekin.

 

AURREKOA    HURRENGOA