ULACIA GRUPOk kanpoan jolasten duenean igande arratsaldetan ere bada saskibaloia Aritzbatalden. Oraingoan Oraitzen kadete mutilek eta Beñat Jauregiren senior neskek jokatzen zuten.
Senior neskek ibilbide polita jorratzen ari dira aurtengoan eta sei partidan faltan lidergoan daude, porrot bakar batekin. Oraingoan partida polita zeukaten parean Ordiziarrak zituzten igoera faserako sailkatzeko hautagaietako bat.
Zarauztarrak oso fin aritu ziren saskira begira, bereziki lehen zatian. izan ere, atsedenaldira 33-17 joan ziren Beñat jauregiren neskak eta guztira zazpi hiruko sartu zituzten, puntu asko hiruko marratik kontutan edukita partida 47-41 amaitu zela. Bigarren zatian goierritarrak markagailua zertxobait estutzeko gai izan baldin baziren ere, garaipena ez zen inongo momentuan arriskuan egon. Saskira begira bereziki fin Enara markaide, 17 puntu eta lau hirukoekin. Baita Ane Valenciaga ere 11 punturekin.
Esan bezala neskak, fin dabiltza, mailako lehen postuan eta igoera faserako sailkatzear. izan ere hurrengo jardunaldian Astigarragan irabaziez gero matematikoki igoera faserako sailkatuko lirateke.