Bigarren itzuliko lehen partida ezin hobeto hasi du ULACIA GRUPOk. Parean Beasaingo ARRI BKL, eta bukaerako emaitza 72-64 etxekoen alde. Goierritarrak sailkapeneko beheko postuetan dabiltza, jeitsierako postuetatik atera nahian, baina talde polita dute. Izan ere etxeko partidan zarauztarrek puntu bakarrez irabazi zuten. Gainera bi garaipen segidan lerrokatzetik zentozten.
Beraz, partida burrukatua espero zen eta halaxe izan zen. Eta berdintasuna nagusi ULACIAko partidetan ohi den bezela. 14-9, 35-34, 56-53 izan ziren hurrenez hurren lehen hiru laurdenetako emaitzak. Liderrak joan arren Jokin Collantesen mutilen hamaika garaipenetik bederatzitan aldea hamar puntu edo txikiagoa izan zen.
Bigarren eta hirugarren laurdenetan momentu txarrak igaro ondoren azken laurdenaren hasiera abantaila txikitxoa eskuratu eta abantaila hori bikain kudeatu zuten etxekoek. Etxekoen artean nabarmendu zirenak Estanis Andres 21 punturekin, lau hiruko tartean, eta Aitzol Eguskitza 16 punturekin. Taldearen estadistikak ikusteko interesa duenak http://basketbasko.nbn23.com aurkitu ditzazke.
Garaipen honi esker lidergoan jarraitzen du ULACIA GRUPOk, DISDIRAko azpeitiarrekin berdinduak. Burruka itxia dago lehen postuetan, izan ere lehen bost sailkatuak garaipena eskuratu dute jardunaldi honetan. Hurrengo parada Bilbon Deustoko Unibertsitatearen aurka. Mailako talderik fisikoetakoa da bizkaiatarra eta sailkapenean erdialdean kokatu arren goian egoteko taldea dute. Partida gogorra espero da eta ez da zaila izango ULACIA GRUPOren bost garaipeneko segida luzatzea.