Home ZAST

Altxa gaitezen kolpetik

Lidertza elkarbanatzen duen LBC cocinas.com talde errioxarra jasoko du Ulacia Grupok igandean 18:00tan Aritzbatalden.

<   >

Denboraldiko bigarren porrota jaso ostean berriro ere etxeko goxotasunera itzultzen da Ulacia Grupo asteburu honetan. Hori du denboraldiak, saskibaloiak, astez aste ematen dizula aukera aurreko jardunaldiko akatsak zuzendu edota ondo egindakoei jarraipena emateko. Orain arte etxean jokatutako partiduetan garaipena eskuratu dute zarauztarrrek eta bide horri eutsi nahi diote Gizonezkoen Lehen Mailako bederatzigarren jardunaldian.

Aurreko asteburuan Getxon jasotako porrotaren ostean, garaipenaren bidera itzuli nahi dute Jokin Collantesen mutilek. Jardun horretan ez dute batere erronka erraza izango. Orain arteko zortzi jardunaldietan erakutsiko lehiakortasuna eta borrokarako grina berriro ere zelairatu eta erakutsi beharko dute jokalariek LBC cocinas.com talde errioxarra garaitu nahi badute.

Lidertzan dauden bi talde nor baino nor, partidu zaila, baina ikustea merezi duen horietakoa, euren kartak erakutsita, aurkariari begietara begiratu eta garaipenaren bidean hortzak ondo estutuko dituzten bi talde. Ligako talde indartsuenetako bat dator bisitari Zarautzera, horregatik zaletuen babesa, jendearen hauspoa ezinbestekoak izango dira taldea babestu, taldea animatu, taldea lagundu eta taldea garaipenaren bidean laguntzeko.

Etxean sendo eta kanpoan ahulago aritzen den taldea da Logroñokoa, orain arteko bi porrotak etxetik kanpo jaso ditu. Baina, azkeneko hiru partiduetan garaipena eskuratuta bolada onean iristen da Aritzbataldera LBC cocinas.com. Bi oinarri ditu taldeak: antolatzaile postuan, Borja Arevalo, Urrezko LEB ligan esperientzia duen jokalaria zenbaki onak egin ditu azken bi denboraldietan Clavijo eta TAU Castello taldeetan, orain arte jokatu gabe aritu dena, baina azken jardunaldian debuta egin eta 18 puntu, 7 errebote eta asistentzia bakarra emanda, 25 puntuko balorazioa eskuratzeko gai izan dena; Enrique Suarez izan da taldearen erreferentzia, jaurtitzaile fina, partiduko 22,7 puntu saskiratzen ditu, %58 portzentaia du jaurtiketetan, 21,7 puntuko balorazio lortuz bataz beste.

Partidu zaila espero du entrenatzaile zarauztarrak: “datorren igandean Aritzbataldera itzulilo da saskibaloia, maila handiko talde bat izango dugu bisitari beste behin. Bi taldeak berdiduta gaude sailkapenean, 6-2ko balantzearekin, beraz lehia oso berdindua izango delakoan gaude. Logroñokoek azken aste honetan fitxaketa garrantzitsu bat izan dute, Urrezko LEB ligan 200 partidutik gora jokatu dituen Borja Arevalo antolatzailea, partiduaren zailtasuna areagotuko du horrek ziurrenik, baina garaipenaren zaporea ere gozoagoa izango da”.

AURREKOA    HURRENGOA