Home ZAST

Azaroak 17-18 jardunaldia

Taldeek konfiantza irabazten joateko aukera paregabea dute asteburuan.

<   >

ALDE ZAHARRA NESKAK - ZAST NESKAK / Larunbata 16:00tan Donostian / Senior Neskak

Partidu zaila bezain gogorra jokatuko dute Beñat Jauregiren neskek larunbatean ligako talde onenetako baten aurka, orain arteko partidarik zailena izango da. Partidu borobila egin beharko dute neskek etxera garaipen batekin itzultzeko. Sailkapenean aurkari zuzena da Alde-Zaharra eta zaila izango bada ere garaipena eskuratzea izango da taldearen helburua. Baina taldea denboraldiko unerik kritikoenean iristen da, baja askorekin, 5 senior bakarrik izango dira jokatzeko moduan eta hainbat juniorren laguntza izango dute. Joku aldetik bolada onean iristen dira eta horri eutsi nahi diote, bajak baja, partidu txukun bat egin eta garaipena eskuratzeko.

HERNANI K.E. – ZAST ZARAUTZ ZKE / Larunbata 16:45tan Hernanin / Senior Mutilak

Azken partiduak zapore gazi gozoa utzi zion taldeari eta ea sentsazio onak berreskuratzeko gai den taldea, hori izango du helburuetako bat. Taldea irabazteko gogo askorekin dago, ea denboraldiko laugarren garaipena eskuratu eta sailkapeneko erdialdean sendotuta goikaldera begiratzen hasteko.

GRUPO EME OIARSO SKT – ZAST ZARAUTZ ZKE / Igandea 11:45tan Errenterian / Kadete Mutilak Errendimendu

Bigarren garaipena jarraian eskuratzea izango da mutilen helburua, taldeak konfiantzan irabazi eta bere jokoa sendotzen joan dadin. Erasoko ideiak finkatzen jarraitzen dute, argiago izaten eta defentsan aurrera pauso bat ematea da taldearen helburu Nagusia. Ea garaipena eskuratu eta sailkapenean jauzi bat egiten duten.

HERNANI K.E. – ZAST ORIO / Larunbata 11:00tan Hernanin / Kadete Mutilak Partaidetza

Itxuraz lehen fase honetako partidarik zailena Javi Vazquezen mutilek, beraz, aurreko asteko akatsak ez edukitzearekin gustora joango dira etxera. Irabaztea oso zaila ikusten dugu, baina, talde ona darama entrenatzaileak. Taldeak orain arte erakutsi du onenerako eta txarrenerako gai direla, beraz, jarrera hobeagoarekin zelairatzea izango da helburuetako bat. Taldea gogotsu dago eta partidu zaila izango den arren jarraian etorriko diren partiduetarako baliagarria izan litekeelako dena emateko prest joango dira Hernanira.

ZAST 2004 – GANBARA / Igandea 16:00tan La Sallen / Kadete Mutilak Partaidetza

Orain arte multzoan eman diren emaitzak ikusita, garaipena eskuratzeko aukera askorekin iristen dira zarauztarrak, baina argi dute euren lana ondo egin beharko dutela garaipena eskuratzeko. 2 asteko atsedenaldiarekin taldeak aukera izan du kontzeptu berria lantzeko eta horiek zelaian ikustea da Pablo Elolaren mutilen helburua. Lehen fasea amaitzeko 2 partidu garrantzitsu geratzen zaizkie eta jokoa egonkortzea da helburu Nagusia.

TAKE ERNIO - ZAST ZARAUTZ ZKE / Larunbata 09:00tan Tolosan / Infantil Neskak Errendimendu

Beñat Jauregiren neskak denboraldiko lehen garaipenaren bila joango dira Tolosara. 40 minutuz lehiatu eta partidu on bat jokatu nahi dute garaipena eskuratzeko, bai lanaren fruituak jasotzen joan eta taldeak konfiantza hartu dezan. Pixkanaka badoaz lesionatuak taldearen dinamikara gehitzen eta entrenamendu maila txukunarekin ilusioz eta gogotsu joango dira neskak lehen garaipenaren bila.

TAKE ORIA ELECTRICIDAD HAUNDI – ZAST LA SALLE 2005 / Larunbata 09:00tan Tolosan / Infantil Neskak Handi Partaidetza

Aurreko emaitza txarrak eta gero, partidu honek aukera ematen dio taldeari dinamika aldatu eta emaitza hobe bat eskuratuta konfiantzan irabazteko. Konfiantza eta jarrera falta somatzen du jokalariengan Aitor Segurak, baina aldaketarako aukera polita dela uste du.

BERA BERA SANTA CLARA - ZAST 2005 / Larunbata 10:30tan Donostian / Infantil Neskak Handi Partaidetza

Partidu zaila espero dute Oihane Lekuonaren neskek, aurreko partiduko gorabeherak ahaztu eta ea taldea gai den erasoan lasai jokatzeko, konfiantzarekin, ea talde dinamika on bat lortu eta zelaian ondo pasatzen duten neskek. Gozatzea eta irribarre batekin amaitzea izango da taldearen helburu Nagusia.

OSTADAR SKT TXIKI – ZAST 2006 / Larunbata 09:30tan Lasarten / Infantil Neskak Txiki Partaidetza

Victor eta Pelloren nesken helburua partidu osoan zehar intentsitate bera mantentzea izango da, emaitzari begiratu gabe eta orain arte landu eta jokatutakoa egonkortuz ikasten jarraitzea. Azken partiduan denek izan zuten saskiratzeko aukera eta horri jarraipena ematea bilatuko dute.

ZAST ORIO TXIKI – ZAST LA SALLE 2006 / Igandea 09:30tan Karelan / Infantil Neskak Txiki Partaidetza

Orion derbia izango dute Lurdes Sarasuaren neskek, argi du entrenatzaileak azken derbiko laugarren laurdeneko jarrera berarekin jarraitu beharko dutela garaipena eskuratzeko, derbiak jokatzea beti izaten da polita eta horren bila zeliaratuko dira, jendez nahiko justu, 8rekin, baina daudenak dena emateko gogoarekin.

AURREKOA    HURRENGOA