Home ZAST

Azaroak 10-11 kronika

Asteburu nahiko gozoa ZASTen taldeentzat.

<   >

ZAST NESKAK 72 – 50 ASTIGARRAGAKO MUNDARRO / Senior Neskak

Partidu txukuna jokatu zuten Beñat Jauregiren jokalariek, laugarren garaipena eskuratu zuten. Partidu borobila, lau laurdenetan nagusi izan ziren zarauztarrak, defentsan sendo egonda. Prebian entrenatzaile zarauztarrak hainbat jokalariren baja izanda gainontzekoei aurrera urrats bat ematea eskatu zien. 8 jokalarirekin jokatu zuten partidua eta denek eman zuten aurrerapausoa, taldearen alde lan egin eta ondo lehiatuz. Hemendik aurrerako helburua argi dago, lanean jarraitzea eta garaipenen poltsa betetzen jarraitzea.

ZAST ZARAUTZ ZKE 53-45 CAFES AITONA ASKATUAK UROLA / Kadete Mutilak Errendimendu

Partidu gorabeheratsua kadete mutilek jokatutako. Kosta zitzaien partiduan sartu eta garaipena eskuratzea, lana majo egin behar izan zuten. Lesioak jota iristen ziren partidura, baina azpimarratzekoa partiduan izandako jokalari guztiek taldearen alde lan egin eta denon artean lortu zutela garaipena. Taldea badoa ideiak barneratzen, baina oraindik horiek ondo gauzatzeko bide luzea dute egiteke.

ZAST ORIO 40-65 TAKE ALDE ZAHARRA / Kadete Mutilak Partaidetza

Javi Vazquezen mutilak momento oro joan ziren atzetik markagailuan. Defentsan egon zen partiduko gakoa, tolosarrak sendo aritu ziren atzean eta oriotarrak ez ziren hain fin aritu, errebotean asko sufritu zuten. Baina ez zen dena gazia izan, zapore gozoa utzi zuen taldea erasoan hobetzen ari dela ikusteak, estilo bat lantzen ari da taldea eta pixkanaka horren printzak azaltzen hasi dira zelaian.

ZAST ZARAUTZ ZKE 39-51 BERA BERA / Infantil Neskak Errendimendu

Bi zati oso ezberdineko partidua izan zen. Lehen bi laurdenetan oso ondo jokatu zuten zarauztarrek, baina bigarrenean joko bolada on horri jarraipena eman ezin eta lehen garaipenak ihes egin zuen. Aurkariek hirugarren laurdenean jarraian eskuratutako 3 saskiratzeek min egin zieten neskei eta ezin horri vuelta eman. Baina ondorio politak utzi ditu partiduak, argi dago taldea geroz eta hobeto jokatzen ari dela eta entrenamenduetako lan ona zelaian islatzen doa, ziur hórrela jarraituz gero lehen garaipena aurki eskuratuko dutela.

GOIERRI BERTAN R 23-48 ZAST ZARAUTZ ZKE / Infantil Mutilak Errendimendu

Partidu serio bat jokatu zuten Mikel Larrañagaren mutilek, hasieratik erakutsi zuten jokalariek gauza kondo egin nahi zituztela. Defentsako presio eraginkor bati esker, baloi asko berreskuratu eta 1x1 eraginkorrarekin saskiratze errazak lortu zituzten. Partiduko 40 minutuetan kontzentratuak eta partiduan sartuta egon ziren jokalariak, hori da bidea eta horri jarraipena eman nahiko diote hurrengo partiduetan.

ZAST 2005 36-25 OSTADAR SKT HAUNDI / Infantil Neskak Handi Partaidetza

Zapore gazi-gozoa utzi zion partiduak Oihaneri, partidura gogoz atera ziren neskak, 12-0ko partziala eskuratuz, defensa on bati eta kontraerasora azkar ateratzeari esker. Baina hortik aurrera jarrera aldaketa izan neskek eta lasartearren suspertzeari esker markagailuko aldea murrizten joan zen, baina sufritutako garaipena eskuratzea lortu zuten neskek.

ASKATUAK HAUNDI GORRI 35-41 ZAST 2005 / Infantil Mutilak Handi Partaidetza

Partidura sartzeko jarrera ez zen egokiena izan, zarauztarrek maila hobea zutela erakutsi zuten batez ere 1x1a jokatzerako orduan eta horri esker lortu zuten garaipena poltsikoratzea Gaizkaren mutilek. Pixkanaka-pixkanaka badoaz erasoan lantzen ari diren gauzak azaleratzen, momentuz detaileak dira, baina taldearen la nona islatzen doa.

ZAST 2006 57-36 ZAST ORIO TXIKI / Infantil Neskak Txiki Partaidetza

Oso partidu gorabeheratsua jokatu dute Lurdesen neskek. Lehenengo bi laurdenetan 3na puntu besterik ez dituzte eskuratu oriotarrek, hurrengo bietan lortutako 33 punturekin alderatuta badago aldea. Presioa eraginkorra izan da eta horri esker asko sufritu zuten zarauztarrek. Entrenatzaile oriotarra gustora azaldu zaigu bere nesken lan eta amaierako jarrerarekin.

AURREKOA    HURRENGOA