Home ZAST

Azaroak 10-11 jardunaldia

Etxean jokatuko dute asteburu honetan ZASTeko talde gehienek.

<   >

ZAST NESKAK – ASTIGARRAGAKO MUNDARRO / Larunbata 18:30tan Antonianotan / Senior Neskak

Emaitzei begira ez dakigu zer nolako partidua aurkituko dugun, hori ikusita gure lanean zentratu beharko dugu sailkapeneko goiko postuetan jarraitu nahi badugu. Entrenamenduetako lan onari jarraikortasuna eman nahi diogu, forma eta joko aldetik aurrera urratsak ematen ari gara. Hainbat jokalariren baja izango dugu, horregatik garaipena eskuratzeko ezinbestekoa izango da gainontzekoek ardurak hartzea.

ZAST ZARAUTZ ZKE – CD ERROIBIDE OPTIKA BIDASOA IRUN / Igandea 16:00tan Aritzbatalden / Junior Neskak Errendimendu

Erritmo gutxi duen talde handi batekin egingo du topo eta horregatik garaipena eskuratzeko ezinbestekoa izango da zarauztarrek euren erritmoa ezartzea. Laugarren garaipena eskuratu nahi du taldeak maila mantentzeko borroka horretan, aurreko asteburuan jokatutako lagunartekoan erakutsitako mailari jarraipena eman nahi diote.

ZAST ZARAUTZ ZKE – CAFES AITONA ASKATUAK UROLA / Larunbata 10:00tan Antonianotan / Kadete Mutilak Errendimendu

Garaipenaren bidera itzultzeko aukera du taldeak, beheko postuetaik jauzi egin eta sentsazio onak berreskuratzea du helburu nagusi. Entrenamendu dinamika aldatzea bilatu dute entrenatzaileek aste hauetan eta joko ideiak sendotzea. Gauzak argi izanda eta bere erritmoa ezartzea lortzen badute ez dira garaipenetik urruti ibiliko zarauztarrak.

ZAST ORIO – TAKE ALDE ZAHARA / Larunbata 09:30tan Karelan / Kadete Mutilak Partaidetza

Bi asteko atsedenaldiaren ostean itxura ona ematea du taldeak, lan ona egin du taldeak bi aste hauetan eta horrek hobekuntza ekarri du gure jokoan, hori zelaian erakutsi eta ikusi nahi dugu. Taldea onodo iristen da, partiduetako akatsak zuzenduz eta argi dugu errebotean egongo dela garaipenaren gakoa.

ZAST ZARAUTZ ZKE – BERA BERA / Igandea 10:00tan Antonianotan / Infantil Neskak Errendimendu

Partidu zaila izango dugu, 40 minutuetan lan egin beharreko horietakoa. Partiduan sartuta egotea du taldeak helburu nagusi, jokatutako bietan neskak ez dira azken segunduetara garaipenerako aukerekin iristea lortu eta hori lortu nahi dugu ea lehen garaipena eskuratu eta taldeak konfiantza hartzen duen. Pixkanaka lesionatutako jokalariak berreskuratzen goaz eta hori taldearen hobekuntzan asko laguntzen du, animo eta konfiantzan bultzada emateaz gain.

DECORAMIK ISB – ZAST LA SALLE 2005 / Larunbata 10:45tan Azpeitian / Infantil Neskak Haundi Partaidetza

Partidu zail bat jokatuko dute zarauztarrek Azpeitian, baina entrenamendu onetako dinamikari jarraipena eman nahi dio taldeak, nahiz eta bi porroten ostean iristen den partidua, konfiantza dute denek dena eman eta garaipena lortzeko.

ZAST 2005 – OSTADAR SKT HANDI / Larunbata 10:45tan La Sallen / Infantil Neskak Haundi Partaidetza

Lasartekoen visita jasotzen dute zarauztarrek, partidu lehiatu bat aurreikusten da eta nahiz eta bajaren bat izan taldea ondo iristen da partidura, defentsan hobetuz eta erasoan eroso sentituz. Bakoitzak badaki zer eman diezaiokeen taldeari eta aurreko partiduko defentsako intentsitatea mantenduz garaipenetik gertu egongo da taldea.

ASKATUAK HAUNDI GORRI – ZAST 2005 / Larunbata 18:00tan Donostian / Infantil Mutilak Haundi Partaidetza

Partiduei begira ez da oso partidu zaila aurreikusten, hurrengo faserako gakoa larunbatean izango da. Bakoitzak bere 0 eman beharko du garaipenaren bidean jartzeko taldea, defentsan astean zehar landutakoa praktikan jarriz eta erasoan ideiak argi izan eta aukerarik onena bilatu eta baliatuz.

ZAST 2006 – ZAST ORIO TXIKI / Larunbata 12:30tan La Sallen / Infantil Neskak Txiki Partaidetza

Derbia biziko da larunbat goizean La Sallen. Zarauztarren helburua lehen itzulian emandako itxura onari jarraipena ematea da eta talde bezala hobetzen jarraitu eta neskek saskibaloiarekin gozatzen jarraitzea, lehen itzuliko garaipenen poltsa betetzen jarraitzeko. Oriotarrek beste ikuspegi batetik begiratzen diote partiduari, lehen jardunaldiarekin alderatuta askoz prestatuago iristen da taldea, defentsako lanean egongo da gakoa eta horretan jarriko du fokua taldeak.

AURREKOA    HURRENGOA