Home ZAST

Urriak 27-28ko prebia

Taldeak aurrerapausoak ematen jarraitu nahi dute, partidu zailak, gehienak etxetik kanpo.

<   >

ORDIZIA K.E. – ZAST NESKAK / Larunbata 16:00tan Ordizian / Senior Neskak

Lehenengo bi jardunaldiak oso ondo joan zaizkie Beñaten neskei emaitza aldetik eta hirugarren partidua zailagoa izango dela dirudi. Talde gaztea bezain gogorra da Ordizikoa eta lan ona egin beharko dute zarauztarrek partidu osoan zehar hirugarren garaipena etxera ekartzeko. Dinamika onean dago taldea eta horri eutsi nahian joango dira Ordiziara, nahiz eta bajaren bate do beste, jokatzeko prest dauden jokalariak ardura hartzeko prest ikusten ditu Beñatek, taldea ondo ari da lan egiten eta hori erakutsiz garaipenaren bila zelairatuko dira.

TAKE ORBELA TABERNA – ZAST ZARAUTZ ZKE / Larunbata 16:00tan Tolosan / Senior Mutilak B

Ez da aurkari xamurra izaten TAKE, batez ere Tolosan jokatzen duenean, etxean, beti izan dira partidu lehiatuak eta borrokatuak, baina argi du Unaiek astean zehar entrenamenduetan erakutsitako intentsitatea partidura eramatea lortzen badute ez dira garaipenetik urrun ibiliko zarauztarrak. Garaipen batek sailkapeneko postu erosoetan kokatuko luke taldea eta TAKEri bi garipeneko abantaila aterako liokete. Nahiz eta jokalari batzuk lesionatuak egon, guztion artean borrokatu eta lan eginez garaipenaren bila doaz Tolosara.

ZAST ZARAUTZ ZKE – ATLETICO SAN SEBASTIAN LARRUN / Larunbata 12:00tan Antonianotan / Junior Mutilak Errendimendu

Azken jardunaldiko porrotaren ostean sentsazio onak berreskuratzea dute helburu Asierren jokalariek. Partidu gogorra aurreikusten dute eta nahiz eta jokalariren baten baja izan, taldearengan konfiantza osoa du entrenatzaile donostiarrak eta egongo diren guztien artean garaipena eskuratzeko dena eman beharko dutela argi dauka.

ZAST 2002 ZKE – AÑORGA SASKIBALOIA / Larunbata 18:00tan Antonianotan / Junior Mutilak Partaidetza

Azken jardunaldiko porrotaren ostean garaipenaren bidera itzuli nahi dute Maxwellen mutilek, ez dute etxetik garaipena ihes egiterik nahi eta horretarako berriro ere lan txukuna egitea dute helburu nagusi. Orain arteko joko dinamikoari jarraipena eman nahi diote eta horri begira jokalariak gogotsu daude partiduari begira.

TAKE ORBINOX – ZAST 2003 / Larunbata 10:30tan Tolosan / Kadete Neskak Partaidetza

Partiduaren gakoa defentsa eta kontraerasoetan egongo dela aurreikusten du Unaiek. Helburu Nagusia, orain arte jokatutako hiru partiduetan egin bezala, 40 minutuz lehiatu eta borrokatzea izango da. Taldea gogotsu eta animoso dago, orain arteko hiru garaipenek ematen duten indarrarekin laugarrena gehitzea bilatuko dute.

EASO 04 MENDAUR – ZAST ZARAUTZ ZKE / Larunbata 18:00tan Donostian / Kadete Mutilak Errendimendu

Azken jardunaldiko garaipenari jarraipena ematea dute helburu Oraitz, Juanma eta Nikoren mutilek. Jokoan aurrera urratsak ematen jarraitu nahi dute, erasoko ideiak sendotuz eta defentsan hobetuz. Ez dute partidu erraza izango, parean lehen urteko taldea, baina orain arte jokatutako hiru partiduetatik bi irabaztea lortu duena, eta biak garaipen sendoak. Sailkapenean goruntz joateko aukera baliatu nahi dute zarauztarrek.

CAFES AITONA ASKATUAK ORIA – ZAST 2004 / Larunbata 20:00tan Donostian / Kadete Mutilak Partaidetza

Denboraldiko lehen garaipena eskuratzeko asmoarekin joango dira Donostiara Pabloren mutilak, jakinda kanpoan jokatzen diren partiduak beti izaten direla lehiatuak eta borrokatuak, horregatik gogor egin beharko dute lan lehen poltsikoratzeko. Garaipena eskuratzea garrantzitsua izango da, bi asteko atseden baitute aurretik eta hórrela motibazioari bultzada emanez lan egiteko gogoa eta grina izango dute mutilek.

ZAST ORIO TXIKI – OSTADAR S.K.T. / Larunbata 11:00tan Karelan / Infantil Neskak Txiki Partaidetza

Lehengo asteburuko atsedenaldia baliatuta Lurdesen neskek lan handi egin dute astean zehar eta horrek talde gisa hobetzera eraman ditu. Ez dugu aurkaria gutxiesten eta badakigu gauzak ondo egin eta borrokatu beharko dugula garaipena eskuratzeko, gauza kondo egiteko asmoarekin goaz, emaitzean asko fijatu gabe.

ZAST ZARAUTZ ZKE - MONDRAGON UNIBERTSITATEA B / Larunbata 16:00tan Antonianotan / Infantil Mutilak Errendimendu

Bigarren jardunaldiz jarraian arrasatearren aurka jokatuko dute Mikelen mutilek. Oraingoan aldiz lehen urteko infantilak izango dituzte aurkari. Hori dela eta, partiduaren erritmoa eta iniziatiba zarauztarrek eramatea espero du, baina inolako konfiantzarik gabe eta aurkari gutxietsi gabe. Partiduz partidu gauzak hobetzen joatea da taldearen helburu nagusia eta gainera lehen aldiz taldea bere osotasunean izango da.

AURREKOA    HURRENGOA