Zast Neskak – Cafes Aitona Askatuak “B” / Larunbata 20:00tan Antoniano / Senior Neskak
Beñat Jauregik entrenatutako senior neskek denboraldiko bigarren partidua jokatuko dute bihar, etxeko estrainekoa. Lehen jardunaldian garaipena eskuratuta bigarren erreskadan lortu nahi dute, baina, badakite partidu lehiatua izango dutela aurretik, gauza kondo eginez gero garaipena eskuratzeko aukera asko izango ditu talde zarauztarrak.
Beñatek garrantzitsutzat jotzen du iragan asteko dinamika onari jarraipena ematea, hórrela etxeko lehenengo partidua irabazita konfiantzan irabazteko. Aurredenboraldi arraro xamarra izan duten arren, entrenamenduetan jende faltagataik zailtasunak izan dituzte, badakite zein den bidea eta euren alderdi indartsuak baliatu behar dituzte garaipenak pilatzen joateko.
CPK Kaldereria ISB – ZAST Zarautz ZKE / Ostirala 17:30tan Azpeitian / Junior Mutilak Errendimendu
Asteburuari hasiera emango diete Asier Recondo eta Iker Lizarriturriren junior mutilek. Azpeitian jokatuko dute Iraurgiren aurka eta partidu gogorra aurreikusten du entrenatzaile donostiarrak, Azpeitian jokatzen diren guztiak bezalaxe.
Ligako bi talde indartsuenetakoak arituko dira nor baino nor, bi taldeek dute lauko finalean sartzeko aukera, aurkari zuzen baten aurkako norgehiagokak izatea garrantzi puntua ere ematen dio partiduari, goi parteko bi talde arituko baitira elkarren aurka, zarauztarrek ez dute porrotik jaso jokatutako lau partiduetan eta azpeitiarrek 3 garaipen eta porrot bakarra dituzte.
Azken partiduak zapore gazi-gozoa utzi zion taldeari, nahiz eta garaipena eskuratu, baina taldeak gogor entrenatu du aste honetan eta jendea bere lesioetatik errekuperatzen ari da.
Easo Aballarri – Zast 2002 ZKE / Igandea 10:00tan Donostian / Junior Mutilak Partaidetza
Denboraldiko bigarren partidua eta bigarren garaipena eskuratu nahi du Maxwellen taldeak. Badakite ez dela lehen jardunaldiko partidua bezain erraza izango, baina taldeak aurrera urratsak ematen jarraitzea da, edo behintzat horretan saiatzea da entrenatzaile zarauztarraren asmoa.
Maxwellek pare bat jokalariren baja izango du igandeko partiduari begira, baina lehenengo partiduan garaipena eskuratu izanak taldea gogotsu eta animoso egotera eraman du, ea gogo eta animo horiek zelairatu eta bigarren garaipena poltsikoratzen duten.
Eskoriatza K.E. – ZAST Zarautz ZKE / Igandea 10:00tan Eskoriatzan / Kadete Neskak Errendimendu
Jokin Zulaika eta Dan Lertxundik ez diote bolada onari ihes egiten utzi nahi. Orain arte jokatutako bost partiduak irabazi dituzte eta horrek sailkapenaren goikaldean kokatuak egotera eraman ditu, Ordiziarekin berdinduta. Eskoriatzako partida ezinbestekoa izango da min hartutakoak berreskuratzeko eta sentzazio onei jarraipena emateko, denboraldiko norgehiagoka garrantzitsuenak ate joka baitaude.
ZAST Zarautz ZKE – BKL Murumendi / Larunbata 16:00tan Antonianotan / Kadete Mutilak Errendimendu
Tolosan jokatutako azkeneko partidua ahaztuta, non zarauztarrek aitzakiarik gabeko porrota jaso zuten, denboraldiko lehenengo garaipena eskuratzeko ilusio eta gogoarekin zelairatuko dira Oraitz Garcia, Juanma Roteta eta Niko Agirreren mutilak. Aurrera urratsak ematea da helburu nagusia, lantzen ari diren ideiak barneratzen joatea eta jokoan pixkanaka hobetuz mailari tankera hartzea.
BKL Esparru – ZAST 2004 / Larunbata 10:55tan Beasainen / Kadete Neskak Partaidetza
Dan Lertxundiren neskek ez dute erronka makala izango larunbatean Beasainen. Multzoko talde indartsuenetako bat izango den BKL Esparruri visita egin beharko diote, bi taldeak porrota ezagutu gabe zelairatuko dira eta zarauztarrek aurrez jokatutako bi partiduetan erakutsitako itxura ona ematen jarraitu nahi dute.
TAKE Iurre Taberna – ZAST Orio / Larunbata 9:00tan Tolosan / Kadete Mutilak Partaidetza
Javi Vazquezen taldeak Tolosara bidaiatu behar du larunbatean, denboraldiko bigarrena eskuratzeko ilusioarekin, entrenatzaile zarauztarrak argi du ez dela partidu erraza izango, batez ere tolosarrek defentsako akatsak baliatzen asmatzen badu, Javiren ustetan defentsako errebotean izango du taldeak handicapik handiena.
Garaipenak beti bidea ematen du lanean gogotsu jarraitzeko eta beti helburu hori bilatuko dute, baina denboraldiaren hastapen honetan entrenamenduetan landutakoa ikustea izango da xede nagusia, gainera aste honetan zehar taldeak hobeto entrenatu du eta hori zelaian islatzea da helburua.
ZAST 2004 – Hernani K.E. / Larunbata 16:00tan La Sallen / Kadete Mutilak Partaidetza
Pablo Elolaren mutilek partidu parekatu eta borrokatua jokatuko dute Hernaniren aurka. Entrenatzaile zarauztarrak argi dauka euren baliabideak erabiliz ez direla garaipenetik urrun ibiliko, baina horretarako ezinbestekoa da aurreko partiduko akatsak zuzentzea.
Lehen porrotaren ondoren taldeak oso jarrera ona izan du entrenamenduetan, oso gogor aritu da saioetan eta denboraldiko lehenengo garaipena eskuratzeko gogoa eta ilusioa du taldeak. Larunbatean garaipena eskuratzea garrantzitsutzat jo du Pablok bigarren fasean euren mailako taldera sailkatzeko.
Ordizia K.E. – ZAST Zarautz ZKE / Larunbata 10:45tan Ordizian / Infantil Neskak Errendimendu
Beñat Jauregiren infantil neskek partidu gogorra eta zaila izango dute Ordizian, ordiziarrek talde txukuna eta lehiakorra dute, 40 minutuetan amore ematen ez duen horietakoa, horregatik momento oro partiduan sartuta egotea garrantzitsua izango da. Partiduan sartuta egonda, garaipena eskura izango dute eta lehen garaipenak taldeari, animikoki, bultzada handia emango lioke, konfiantza puntu bat jaso eta lanean gogor jarraitzeko.
Taldeak aurredenboraldi motza egin izana lehen partiduetan eragina izaten ari da, baina saioetan egiten duten la nona badoa zelaian islatzen. Gainera, lesioek ez dute batere lagundu denboraldi hasiera honetan, 9 jokalaritik 3 lesionatuta da eta lehen partidua 6kin jokatu behar izan zuten. Oztopoak oztopo taldea ongi ari da erantzuten.
Mondragon Unibertsitatea A – ZAST Zarautz ZKE / Larunbata 12:00tan Arrasaten / Infantil Mutilak Errendimendu
Denboraldiko bigarren partidua Mikel Larrañagaren taldearentzat, lehen partiduan garaipena eskuratuta, bigarrenari begira talde fisikoago bat topatuko dute, beraz partidu gogorra eta lehiakorra aurreikusten du entrenatzaile zarauztarrak. Saskibaloiaren ikasketan aurrera urratsak ematen jarraitzea dute helburu, partiduz partidu hobetuz, horretan asko lagunduko du lehenengo partiduan lortutako garaipenak, horrek taldea gogotsu egotea eraman du.
ZAST 2005 – ZAST La Salle 2005 / Larunbata 15:30tan La Sallen / Infantil Neskak Handi Partaidetza
Derbia biziko da asteburu honetan La Sallen, nor baino nor Oihane Lekuona eta Aitor Segurak entrenatutako bi taldeak. Oihaneren hitzetan derbioak beti dira partidu bereziak, jokatzea gustatzen diren horietakoak, taldea motibatuta zelairatzen da, are gehiago, oraingoan bezala taldea garaipen gosez dagoenean.
Oihaneren taldeak defentsaren lanean jarri du fokua aste honetako lanean, argi dauka lehen minututik kontzentratuak zelairatzen badira eta euren aukerak baliatzen asmatzen badute garaipenetik gertu egongo da taldea. Partidu berezia eta lehia bizikoa.
Ostadar S.K.T. Txiki – ZAST La Salle 2006 / Larunbata 9:30tan Lasarten / Infantil Neskak Txiki Partaidetza
Joanes Arrietaren neskek Lasarten jokatuko dute euren partidua, kanpoan jokatzen diren guztiak bezala, partidu zaila, baina taldeak dena emango du garaipena eskuratzeko. Saskibaloiarekin gozatzen jarraitzea da helburu nagusia, irabaztea ondo etortzen da taldearen animoak igotzeko eta horretarako gogo handia du taldeak, entrenamendu saio onak burututa iristen da taldea.
TAKE Amarotz Txiki – ZAST 2006 / Larunbata 9:00tan Tolosan / Infantil Mutilak Txiki Partaidetza
Dan Lertxundiren mutilak gogo eta ilusioz gainezka iristen dira partidura, ez zaie batere kostatuko esnatzeak eta saskibaloiarekin gozatzen jarraitzea izango dute helburu nagusia, euren formakuntzan aurrera urratsak emanez.