Home ZAST

Urriak 13-14 jardunaldia

ZASTko talde gehienak martxan jarriko dira gaur eta asteburuan zehar.

<   >

Junior gizonezkoen errendimenduko taldeak laugarren partida jokatuko du ostiral goizean, eta laugarren garaipena eskuratzea izango dute helburu. INTERNACIONAL CD taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak, eta ikusi beharko da ea zarauztarrek orain arteko jokoarekin jarraitzen duten. Taldea motza duten arren, Recondok maila ematea espero du.

 

Jubenil gizonezkoen partaidetzako taldeak larunbat goizean jokatuko du aurtengo lehen partidua, ATLETICO SN SN taldearen aurka. Maswell Peñaren taldea berria da mailan; eskubaloian jokatzetik saskibaloian jokatzera igaro pare bat ere baditu. Aurredenboraldian jokatu ez izanak ere zailduko du egoera. Ea martxa hartzen joaten diren.

 

Errendimenduko kadete neskek orain arteko bide beretik jarraitu nahi dute; ea bosgarren jardunaldian bosgarren garaipena eskuratzerik duten. Sailkapenaren goiko postuan dago Dan Lertxundik entrenatzen duen taldea, baina oraindik joko aldetik asko hobetzeko duela dio berak.

 

Emakumezkoen partaidetza mailan derbia izango dugu; ZAST 2003 eta ZAST 2004en arteko zarauztarren arteko derbia. Ostiral goizean jokatuko dute aurreratutako partidua, eta intentsitate handikoa izatea espero da. 2004koek partida zailtzat ikusten dute besteak zaharragoak direlako, baina urteko lehen partida dute 2003ko neskek, eta ikusiko da aurredenboraldiko lanak zer moduz joan diren. Azken hauek aldiz ez du asteburu erraza; larunbatean beste partida bat jokatu beharko du, Bergaran.

 

Infantil HAUNDI gizonezko taldeak, Gaizka Agirrezabalek entrenatzen duenak, SASKI AXULAR talde donostiarraren aurka jokatuko du asteburu honetan. Denboraldiari hasiera emango diote, eta aurredenboraldian landutako joku-arauak azaleratzea eta ahal izanez gero, irabazten hastea nahi du Gaizkak. Infantil HAUNDI partaidetzako neskek BERA BERA taldearen aurka jokatuko dute denboraldi honetako lehen partida. Taldea berria dela azpimarratu du entrenatzaileak, eta hiru jokalarik partiduan egon ezin izango duten arren, dena ondo joan dadila eta disfrutatu dezatela espero du.

 

Nesken TXIKI partaidetzako taldeak aldiz denboraldiko bigarren partida jokatuko du asteburu honetan. Hauek ere, entrenatutakoa praktikan jartzea eta jolasten disfrutatzea eta ondo pasatzea nahi dute. Nesken TXIKI partaidetzako gainerako bi taldeak elkarren aurka jokatuko dute; derbia izango dugu ZAST LASALLE 2006 eta ZAST ORIOren artean. Oriotarren entrenatzailea den Lourdes Sarasuak defentsan hobetu nahi dutela nabarmendu du, eta Joanes Arrieta zarauztarren entrenatzaileak bestalde, bere neskek urduritasunak kontrolatu eta disfrutatuz ikastea nahi du. Bi entrenatzaile gazte hauen artean ere lehiakortasuna egongo da seguru; ea nork irabazten duen.

 

AURREKOA    HURRENGOA