Home ZAST

Urriak 13-14 kronika

Asteburu lehiakorra, talde askoren lehen garaipena ekarri zuena.

<   >

Gizonezko jubenil partaidetzako mutilek garaipena eskuratu zuten ATLETICO SN SN taldearen aurka, 71 eta 56. Zarauztarrek partida hasieratik amaierara kontrolpean izan zuten barruko jokoan gailenduz, baina azken minutuetan lasaitzeak partida estutu zuen zertxobait.

 

Emakumezkoen errendimenduko kadete neskak puntu abantaila handiarengatik nagusitu zitzaion BERA BERA MANTEOri, 83-35. ZAST nagusi zen fisikoan, baina erasoan ere txukun ibili zen eta ez zioten aukerarik eman aurkariari. Hala ere, markagailuko aldea handiegizkoa zen partida ikusiz gero. Horrela, zarauztarrak sailkapenaren goian jarraitzen dute, 5 garaipen 5 partidetan. Bestalde, kadete nesken arteko derbia jokatu zen pasa den astean; ZAST 2003 taldea 53 eta 34 gailendu zitzaion ZAST 2004ri. Gazteenek zazpi eta hutseko partzial batekin ekin zioten partiduari, baina hutsarte baten ostean, 2003koak 3-24ko partzial batekin aurrea hartu zuten. Orduz geroztik, zaharrenek euren jokua egin eta garaipena eskuratu zuten. Partaidetzako nesken taldeak ere garaipena eskuratu zuen Ordiziaren aurka. Talde zarauztarra hamabi punturengatik nagusitu zen defentsako lan gogorrari esker.

 

Gizonezkoen kadete partaidetzako taldea Andoaingo GANBARA taldeari erraz nagusitu zitzaion, 56 eta 37. Partidak egindako akatsak zuzentzeko eta taldea gehiago ezagutzen joateko balio izan zuen. ZAST 2004 gizonezkeon taldeak ezin izan zuen garaipena eskuratu Tolosaren aurka. Atsedenaldira markagailua estu iritsi arren, 16 puntuz gailendu ziren. Oraindik denboraldiaren hasieran daude gazteak, eta hobekuntzak etorriko dira.

 

Infantil nesken ZAST 2005 La Salle taldeak errez irabazi zion BERA BERA Santa Clara taldeari. Neskek jarrera egokia izan zuten bai defentsan, bai kontraerasoan, eta garrantzitsuena, baita aurkariekiko ere. Beste derbi bat ere izan genuen, oraingo honetan infantil neskena. ZAST LA SALLE 2006ek eskuratu zuen garaipena ZAST ORIOren aurka. Oriotarrak irabazten hasi arren, partzial dotore batek partida La Sallekoen aldera eraman zuen.

 

Infantil mutilen errendimenduko taldea erraz gailendu zitzaion EASO 06 ANDATZAri. Denboraldiari hasiera ematen zioten partida honekin, eta hasierako urduritasunak nabari ziren. Hala ere, atsedenaldirako partida haustea lortu zuen ZASTek. Aldiz, ZAST 2005 mutilen taldeak ezin izan zuen garaipena eskuratu SASKI AXULAR taldearen aurka. Hasieratik gaizki hasteak partidaren norantza erabaki zuen, eta orokorrean intentsitatez gailendu zitzaion.

AURREKOA    HURRENGOA