Home ZAST

Saski Basque 3x3rako izen-ematea martxan!

Uztailaren 21ean eta 22an jokatuko da ESF, GSF eta ZASTek antolatutako txapelketa

<   >

Beste urtebetez uztailean Saski Basque 3x3 txapelketa antolatu du ZASTek, Euskadiko eta Gipuzkoako saskibaloi federakuntzen laguntzarekin.

Aurtengo berezitasunetako bat, Espainiako federazioak hala eskatuta, FIBAren 3x3 txapelketen rankingerako puntuagarria izango dela da.

Larunbatean goizez infantiletako bi kategoriek eta alebin neskak jokatuko dute, arratsaldez, berriz, juniorren bi kategoriek eta alebin mutilek.

Igandean, bestalde, goizean kadete eta benjaminen txanda izango da, eta, seniorrek arratsaldez jokatuko dute.

Hauek dira, momentuz -beharren arabera aldatu daitezke-, kategoria bakoitzerako topeak:

Benjaminak 16 kategoriako
Alebinak 32 kategoriako
Infantilak 16 kategoriako
Kadeteak 16 kategoriako
Juniorrak 16 kategoriako
Seniorrak 16 kategoriako

Izena emateko, hemen klikatu behar da. Anima zaitezte!

AURREKOA    HURRENGOA