Ulacia Grupok entrenatzaile berria izango du datorren denboraldian, Jokin Collantes zarauztarra. Collantes azken urteetan bigarren entrenatzailearen paperean izan da senior mutilen lehen taldean.
Besteak beste, EBA ligarako igoera eta EBA ligan hiru denboraldi eman ditu entrenatzaile-laguntzaile lanetan. Orain, Iñaki Jimenezen tokia hartu eta ardura nagusia bere gain hartuko du.
1985ean jaioa, saskibaloi munduan darama txikitatik Jokinek, beti ere ZASTen barruan. Ea gauzak ongi joaten zaizkion. Zorterik onena klubaren partetik!