Home ZAST

Errendimenduko infantil neskak beste garaipen baten bila

Maila bertsuko bi talde izango dira aurrez aurre asteburu honetan. Ikusteko moduko partidaz gozatzeko, gerturatu Antoniano kiroldegira.
 

<   >

Datorren igandean, goizeko 10:00etan, Antoniano kiroldegian, Hondarribiko Ikasbasket taldea jasoko dute gure errendimienduko infantil neskek. Talde sendoa izango dute aurrean eta azken partidetan erakutsitako mailari eutsi beharko diete garaipena eskuratzeko. Sentsazio oso positiboekin egingo die aurre norgehiagoka honi gure neskek, izan ere, azken partidetan saskibaloi maila oso ona ematen ari dira.

Elkarren arteko azken norgehiagokak saskibaloi erakustaldi polita ikusteko aukera eman zigun, beraz, emozioz beteriko norgehiagoka espero da.

Mondragon Unibertsitatea 43-57 Zast Zarautz ZKE

Izugarrizko saskibaloi erakustaldia ikusteko aukera izan genuen pasa den igandean Arrasateko Musakola kiroldegian. ZASTeko neskek minduta amaitu zuten azkeneko bisitan eta oraingoan garaipen gosez egin zien aurre norgehiagokari.

Lehen laurdenari sendo ekin zioten bi taldeek. Etxekoek gogor presionatzen zuten Zarauzkoen baloi igoera eta honek gure neskei estualdi txiki batean sartzea eragin zien. Hala ere defentsako lan onaren bitartez markaigailuan gertu mantentzea lortu zuten gure neskek lehen laurdena 20-15 amaituz.

Bigarren laurdenean gure neskek aurkarien presioa zapuztuko zuen tekla zapaldu eta kontraeraso onak baliatuz markagailua iraultzea lortu zuten.  Atsedenaldian 29-34. Hirugarren laurdenari gogor ekin zion etxeko taldeak bi hiruko jarraian saskiratuz baina gure neskek jarraian beste 0-6ko partziala sartu eta aldea berdin mantentzea lortu zuten.

Azken laurdenari zazpi puntuko aldearekin ekin zioten gure neskek. Erasoan baloia ondo mugituz eta sarrera onak eginez min handia egitea lortu zuten zarauztarrek, partida puskatuz eta garaipena etxera ekarriz.

Txalotzeko esfortzua gure neskek egindakoa. Gogotsu ziren partida hasi aurretik, emaitzak sailkapenean eraginik ez izan arren. Helburua beteta itzuli ziren etxera.

AURREKOA    HURRENGOA