Hasiera batean lau final jokatu behar baziren ere, Orioko LH6ko mutilek ezin izan zuten atzo finalera bertaratu eta atzeratu egin behar izan zen Gora gu ta gutarrakekin (Salbatore Mitxelena ikastola) jokatu beharreko norgehiagoka. Giro polita izan zen Aritzbatalden eta finalistei oroigarri bezala kamiseta bana eman zitzaien, Yubio jatetxearen babesarekin
Hala, goizeko 10:00etan ekin zitzaien LH5eko finalei. Mutletan Zaralardi eta Antoniano taldeak ziren aurrez aurre. Partida oso lehiatua izan zen, bukaeran Zaralardi taldeko entrenatzaileak esan zuenez, asko kostata lortu zuten finala irabaztea. Hala, Zaragueta Orioko eskolak eta Lardizabal Aiako eskolak osatutako taldea garaile eta Antoniano txapeldunorde.
Nesketan ere lehiatua izan zen joan zen norgehiagoka. Antoniano alde batetik eta Orokieta bestetik. Joan etorriko partida izan bazen ere, bukaerarako Orokietak nahi zuen jokoa egin zuen eta garaipena eskuratu zuten.
LH6ko nesketan ere partida polita ikusi genuen. La Salleko neskek hasieratik garaipena eskuratu nahi izan zuten. Partida apurtzen saiatu ziren lehen laurdenetik eta abantaila politak izan zituzten. Baina, faltak tarteko, azken laurdenean Orokietako taldeak lauko altua kantxaratu zuen eta La Sallek ezin izan zuen horren aurrean askorik egin. Hala, Orokietak nesketan bitik bi final irabazi zituen.
LH6ko mutilen partida zintzilik dago, bi taldeak data adostu bitartean. Zorionak txapeldun guztiei!