Home ZAST

Musakolara errebantxa bila

Errendimenduko infantil neskek bertan galdu zuten lauko finalerako txartela. Orain garaipenarekin itzuli nahi dute Arrasatetik

<   >

Erronka polita dute asteburu honetan gure errendimenduko infantil neskek. Arrasateko Musakola kiroldegia bisitatuko dute Mondragon Unibertsitatea taldea mendean hartzeko intentzioarekin.

Gogotsu daude gure neskak erronka horren aurrean, izan ere azkenekoz bertan izan zirenean ez ziren batere gustora irten. Aurkari gogorra aurrean, baina azken jardunaldian erakutsitako joku maila mantentzea lortzen badute, garaipenetik gertu ibiliko dira. Norgehiagoka 10:00etan izango da.

Aurreko astean Bera Bera menderatu zuten

Hasieratik intentsitate maila altua ezarri zuen talde Zarauztarrak aurreko jardunaldian. Erasoan baloia pazientziaz mugituz eta aukera onenak baliatuz saskiratze errazak lortzen zituzten behin eta berriz. Aipatzekoa defentsako lana, aurkariaren trantsizioak oztopatuz eta baloiaren kontrola ekidinez. Hartara lehen laurdenaren amaieran 21-0ekoa zen markagailuan.

Bigarren laurdena lanean jarraitzeko asmoz hasi zuten etxekoak. Erasoko mugimenduetan landutako kontzeptu berriak praktikan jarriz, min egiten zuten behin eta berriz saski azpian etxekoek. Defentsan gogor jarraituz atsedenaldira 39-7 joan ziren.

Hirugarren laurdenaren hasieran, markagailuan zegoen aldea ikusita, aurkariak gogor irten ziren kantxara jokuaren intentsitatea handituz. Honen aurrean gure neskek ez zuten frenoa zapaldu, izan ere, defentsa gogorren eta kontraeraso azkarren bitartez aldea handitzea lortu zuten (56-16).

Azken laurdenak bide beretik jo zuen eta azkenean 70-23 amaitu zen norgehiagoka. Aupa neskak! 123 Zast!

 

AURREKOA    HURRENGOA