Home ZAST

Goierri KE (Haundi) R 32-40 ZAST Zarautz ZKE

Norgehiagokaren atarikoan komentatzen genuen, garaipenaren bidera itzultzeko aukera polita zutela igandekoa, azken bi jardunaldietan azken momentuan garaipenak ihes egin ostean.

<   >

Lehenik eta behin aipatu beharrekoa, Goierriko taldearen antolakuntza. Epailea deialdira azaldu ez eta etxeko bi jarrita neskek jardunaldia jokatu ahal izan zuten atzeratu beharrik gabe.

Jokin Zulaikarenak aste guztian komentatzen joan ziren falta zaizkien partida guztiak ondo borrokatu beharko dituztela hauek aurrera ateratzeko, eta igandekoa ez zen salbuespena zan.

Ez ziren gustatzen zaien intentsitate mailarekin sartu partidan, batez ere defentsan, eta, ondorioz, Goierriko taldeak egoeraz baliatuta 9 puntuko aldea ezartzea lortu zuen lehen minutuetan. Hutsarte baten ondoren, banakako defentsan maila pitinbat igo eta zenbait baloi berreskuratuz markagailuan hurbildu ziren lehen laurdena 14-12 amaituz.

Lehen laurdenean jasotako abisuek bigarren laurdena beste intentsitate batean jokatu ahal izateko lagundu zien. Zarauztarren defentsako lana zelai osora zabalduz, 0-8ko partziala egin zuten. Hala ere defentsan kokatzerakoan eginiko zenbait akatsen ondorioz, ez zuten lortu markagailuan ihes egiterik. Atsedenaldian 20-24.

Hirugarren laurdena bigarrenaren antzekoa izaten ari zen, desberdintasun bategatik salbu. Erasoan, lehen saskiratzen ez zuten egoeratan, saskian sartzen hasi eta 10 puntuko aldea ezarri zuten markagailuan laurdena bukatzerako: 26-36.

Laugarren laurdena defentsara bideratutako laurdena izan zen bi taldeentzat. Aurkariak beren jokua estutu beharrean aurkitzen ziren eta horrek zenbait baloi galtzea eragin zien. Baina ZASTeko neskek ez zuten jakin hori aprobetxatzen saski azpian huts asko egin zituztelarik. Partidaren amaieran 32-40 eta garaipena etxera.

Nahiz eta partida gogor joan zen, garrantzitsuena modu batera edo bestera garaipena eskuratzea zen. Partida denak ez dira berdinak izaten eta, baloiak saskian sartu nahi ez duenean, lehiatzen jarraitu beharra dago inoiz amorerik eman gabe.

Beraz, etxekolanak eginda, aste polit bati aurre egitea tokatzen zaie. Datorren larunbatean ligako hirugarren sailkatua den ISB izango dute aurrean. Garaipena eskuratzea aurrerapauso ikaragarria izango litzateke lauko finalera sartzeko bidean.

Lanean jarraitu beharra dago.
Animo neskak!! 123 Zast!!

AURREKOA    HURRENGOA