Home ZAST

BOST over35

Hurrengo Maiatzak 16-17 BOST, 35 urtetik gorako emakumezkoentzat saskibaloi txapelketa antolatuko da lehen aldiz Zarautzen.

 

El próximo fin de semana del 16 y 17 de mayo se celebrará en Zarautz la primera edición de BOST, un campeonato dirigido a mujeres de más de 35 años.

>

BOST Torneoa Zarauzko ZAST Saskibaloi Klubaren ilusiotik sortu da, Beteranen arteko txapelketa-topaketa bat sortzeko helburuarekin.

INFORMACIÓN EN CASTELLANO

Informazio orokorra: 

Lekua:: Zarautz, Aritzbatalde kiroldegia.

Kategoria: OVER 35 Emakumezkoak

  • 35 urteko edo gehiagoko jokalariak.
  • 30 eta 34 urte bitarteko 3 jokalari baimentzen dira gehienez talde bakoitzeko (gazteenak 1996an jaiotako jokalariak izango dira).

Datak:

  • Urtarrila-martxoa: izen-ematea zabalik plazak bete arte
  • Apirila: Partiden egutegiaren plangintza eta komunikazioa
  • Maiatza: maiatzak 16-17 – txapelketaren ospakizuna

Talde kopurua: 6 gutxienez

Izen ematea: BOST OVER 35 

Izena emateko kostua: 180 talde bakoitzeko

 

Partidak, joko-formatua eta araudia:

Partidak: Talde bakoitzak 3 partida jokatuko ditu

  • Maiatzak 16, larunbata: 2 partida
  • Maiatzak 17, igandea: 1 partida
  • Finalera iristen diren bi taldeek 4º partida bat jokatuko dute igandean.

Araudia

  • Partiden iraupena 4 denborakoa izango da: 10 minutu luzeko 3 denbora eta azken denbora, 8 minutu luze eta 2 minutu denbora gelditzen.
  • Erlojua tiro libreetan eta hutsarteetan bakarrik geldituko da.
  • Talde bakoitzak 2 hutsarte izango ditu partidako.
  • Berdinketan amaitzen diren partidak jaurtiketa libreen bidez erabakiko dira.
  • Jasotzen ez den informazio guztia Gipuzkoako Saskibaloi Federazioko Beteranoen lehiaketa oinarriaren araudia jarraituz emango da.


INFORMAZIO GEHIAGO: Tlf 699026367/ e.maila:  bost.zast@gmail.com

HURRENGOA