Home ZAST

Laurden bat nahikoa da partida galtzeko

Ulacia Grupok ezin izan zuen irabazi Grupo Santiago de Automoción taldearen aurka. Marcellus Roberts jokalariaren debuta porrotaren itzalpean geratu zen igandean.

<   >

Ilusioz eta garaipena eskuratzeko desioarekin harmailak bete ziren igandean Aritzbatalden. Beroketan aurpegi berri bat ikusi zuten bertaratu zirenek. Ulacia Grupori gehitu zaion Marcellus Roberts 22 urteko jokalari estatubatuarra.

Partidari serio ekin zioten eta kanpoko jaurtiketetan asmatuz eta erritmoa altua jarriz lehen abantailak eskuratu zituzten zarauztarrek. Baina kanpoko taldeak ere ez zuen galdu nahi eta lehen partzialaren ostean, 18-15, asmatzen hasi ziren.

Bigarren laurdenaren erditik atsedenaldira arte, jaurtiketa errezak saskiratzeko gai izan ziren Burgosko jokalariak, laurden horretan 29 puntu pilatzeraino. Hala, atsedenaldira 9 puntuz aurretik joan ziren kanpokoak, 35-44.

Baina zarauztarrek ez zieten partidari ihes egiten utzi nahi eta borrokan jarraitu zuten, nahiz eta laurdena 20-21 galdu. 10 puntuko tartea azken laurdenari ekiteko. Eta pixkanaka aldeak murriztuz joan ziren Iñaki Jimenezenak, baina aldeak txikitu arren, kanpokoek hiruko marratik asmatu eta partida ia erabakita utzi zuten 2 minuturen faltan.

Bukaeran 77-82 Grupo Santiago de Automoción garaile. Alde txikiagatik galduta, beste garaipen batek ihes egin zion Ulacia Grupori.

HEMEN PARTIDAKO ESTATISTIKA

Iñaki Jimenezen adierazpenak

Datorren norgehiagoka Gaztela eta Leonen izango dute, igandean, Universidad de Valladoliden aurka. Denboraldiko lehen garaipena haien kontra eskuratu zuten Aritzbatalden eta gauza bera egiteko asmoz bidaiatuko dute Ulacia Grupoko mutilek. Ea bolada txarrari bukaera emateko gai diren.

AURREKOA    HURRENGOA