Home ZAST

Zigor handiegia Santanderren Ulacia Gruporentzat

Igualatorio Cantabria Estela taldearen kontra jokatu zuen asteburuan talde zarauztarrak. Emaitzak, ordea, ez du kantxan ikusitakoa islatzen.

<   >

Partidari ez zieten nahi bezain ongi hasi larunbatean Ulacia Grupoko mutilek. Lehenengo zatian jaurtiketetan oso portzentaje txarrak eduki zituzten, baina, hala ere 11 puntuko aldea baino ez zuten pilatu beren aldera Igualatorio Cantabria Estelakoek. Lehen partziala 19-12koa izan zen eta bigarrena 22-18koa.

HIruko marratik ez ezik, uztai azpian ere asmatu ezinda irten ziren Iñaki Jimenezen mutilak. Hartara, entrenatzaile donostiarrak, defentsako lan ona mantenduz gero, eta, jaurtiketatan gehiago asmatuz gero, partidan egoteko aukera izango zutela esan zien bere jokalariei.

Baina gauzak ez dira beti nahi bezala irteten, eta portzentajeak okerrera egin zuten. Dena dela, ez zen guztia txarra izan. Azken asteetan pattal zebiltzan arloan, baloi galduenean, hobera egin dute Ulaciako mutilek eta 8 baino ez zituzten galdu Santanderren.

Hartara, jokoan hobekuntzak eduki zituzten, eta, horren adierazgarri da partida bukaeran aurkariak baino 20 jaurtiketa gehiago egin izana. Nahiz eta askorako balio ez izan emaitzari dagokionean, partidan egoteko gai direla erakutsi zuten zarauztarrek.

Alde fisikoa nabarmena izan zen bi taldeen artean. Falta asko adierazi zizkieten Ulacia Grupokoei, hartara, 39 aldiz joan ziren kantabriarrak jaurtiketa libreen marrara. Eta horren aurrean ez dago askoz gehiago egiterik.

Bukaeran zigor handiegia zarauztarrentzat: 85-47 Estela garaile.

HEMEN PARTIDAKO ESTATISTIKA

Igande honetan etxean jokatuko dute Jimenezen mutilek, 18:30ean, Grupo Santiago Automoción Burgosko taldea izango da bisitari.

AURREKOA    HURRENGOA