Home ZAST

Ulacia Zarautz Senior Autonomika | Gogor borrokatuz!

Autonomikako senior mutilek bi garaipen garrantzitsu lortu dituzte aste batean!

<   >

 

Aurreko asteburuan Getxoren aurka etxean irabazi eta gero eta Aloña Mendik Mungiara egindako bisitan galdu ostean, igoera faserako txartela beren eskura zeukaten bigarren maila nazionaleko mutilek. Horretarako, ordea, bi partida irabazi behar zituzten aste berean. Lehendabizikoa Gasteizen, atzeratutako partida bat, eta, bigarrena, Bilbon. Sailkapenean bigarren eta hirugarren zeuden taldeak ziren eta, biak irabazi ezean, beheko multzoan bukatzea izango zen normalena. 

Joko aldetik unerik gozoena bizi dute gure mutilek ordea, talde dinamika bere fruituak ematen ari delako eta elkarrekin lanean txukun dabiltzalako. Hala, bi partidetan abantaila ederrak eskuratu zituzten (20 puntuz irabazten joan ziren Legami Araberriren aurka eta 22 puntuz La Salle Bilbaoren etxean) eta fase berria bi taldeen goitik hasiko dute 3-3ko balantzearekin (Araberriren aurkako joanekoa eta San Prudencioren kontrako bi partidak galdu zituzten lehen fasean). Gauzak horrela, igoera fasean Bizkaiko lau aurkari izango dituzte multzoan Askartza, Ibaizabal, Zornotza eta Berrio Otxoa. Ea zer nolako bidea egiten duten.

 

AURREKOA    HURRENGOA