Home ZAST

Garaipenaren bidera itzuli da ZAST-ULACIA

Santurtziko Mikel Trueba kiroldegian izan ziren EBA ligako taldekoak eta 67-73ko emaitzaz, garaipena eskuratu zuten Asier Recondoren mutilek. Gauzak horrela, eta Arrasatek porrota jasan ostean, bi partida gutxiago badituzte ere porrot gutxien dituzten bi taldeetako bat da zarauztarra.

<   >

Etxetik kanpo garaipen polita eskuratu du ULACIA ZARAUTZ taldeak asteburu honetan Santurtzin. Etxeko taldea aurredenboraldian Euskal Kopan garaile izan zen talde zarauztarrari finalean irabazita, baina ligako bi partidetan gailendu da talde zarauztarra. Eta badu meritua Asier Rekondoren taldeak, bai horixe. Izan ere, talde bizkaitarrak talde ona osatu baitu aurte, mailako indartsuenetakoa. Bi taldeak parekatu samar iritsi ziren norgehigokara, ULACIA 7 garaipen eta 3 porretekin eta SANTURTZI 6 garaipen eta 4 porrotekin. Beraz, garaipena etxean geratuz gero talde bizkaitarrak zarauztarrari sorpasoa egingo zion. Hartara, partida garrantzitsua zen sailkapeneko lehen postuak zehazten joateko.

Lehen laruden berdinduaren ondoren, zarauztarrak defentsan tinko aritu ziren bigarrenean eta etxekoak berriz kamuts saskira begira. Kontuak kontu, ULACIA ZARAUTZ aurretik joan atsedenaldira 27-31ko markagailuarekin. Puntu gutxiko partida zirudien, zarauztarrek maiz ohituta gaituztenaren tankerakoa.

Baina,, bigarren zatian, bi taldeak saskiari begira txukunago aritu ziren. Hirugarren laurdenean errenta polita eskuratu zuten zarauztarrek 46-58, polita itxuraz. Baina Santurtziarrek ez zioten garaipena burrukatzeari uko egin eta Orellano eta Artiñano jokalarien eskutik errenta pixkanaka janez joan ziren, bi puntura hurbiltzeraino, 67-69, minutu erdi eskas geratzen zela. Egoera horietan urduritasuna gailendu izan den arren askotan, zarauztarrek ez zuten hutsik egin azken jaurtiketa libreetan eta 8. garaipena eskuratu ahal izan zuten.

Aipatzekoa Miguel Salgado antolatzaileak ezin izan zuela partida jokatu eta bere ordez Unai Eizagirrek aurtengo denboraldian ohikoa duen baina erantzukizun handiagoa hartu behar izan zuela. Primeran erantzun zuen oriotarrak, jokoa bikain bideratuz eta saskira begira ere ekarpen polita eginaz 10 punturekin. Aipatzekoa baita puntuen banaketa, 5 jokalarik 10 puntu edo gehiago sartu baitzituzten, Unaiez gainera, Estanis Andres, Eneko Juarros, Iñigo de la Hera eta Aitzol Eguskitzak.

Igande honetan etxean jokatzea dagokio ULACIA ZARAUTZi, Igandean 16:00etan, azken partidetan maila aparta erakusten ari den Valle de Eguesen aurka. Zarauztarrek Nafarroan jokatutako joaneko partidan, luzapenean irabazi zuten eta, egun, nafarrek 7 garaipen eta 4 porrot dituzte, beraz partida polita espero da.

AURREKOA    HURRENGOA