Home ZAST

Zaila bai, baina inoiz ez ezinezkoa

Santanderrera egingo dute bidaia bihar Ulacia Grupokoek. Parean Igualatorio Cantabria Estela izango dute, orain arte partida bakarra galdu duen taldea.

<   >

Joanekoan estu hartu zuen talde zarauztarrak Rafa Pueyok (Bilbao Basketeko entrenatzaile ohia, besteak beste) zuzentzen duen taldea. Ulacia Grupok 63-72 egin zuen hartan eta urte guztian egiten ari den lanaren irudia ikusi zen. Partida serioa jokatu, aurkaria estu hartu, baina ezin irabazi.

Tomas Hampl, Justinas Olechnavicius, Joseba Iglesias edo Pablo Sanchez bezalako jokalariak dituzte kantabriarrek erasoko ekarpena egiteko. Bosteko sendoa osatzen dute Jon Peña bilbotarrarekin. Baina aulkian dituzten jokalariak ere ez dira atzera geratzen. Pariente, Iradier edota Arnaiz bezalako esperientzia handiko jokalariak dituzte beren baitan.

Baina joanekoan kanpoko lerroko gure jokalariek mina egin zieten erasoan, Unai Eizagirrek eta Estanis Andresek 19 eta 18 puntu egin zizkien hurrenez hurren, eta, norgehiagoka hura jokatu zenean Jon Aldalur eta Xabier Osa oraindik ez ziren taldearekin.

Bihar izango dute itzulerako partida eta ea joanekoan bezalako lan ona egiteko gai diren, eta, zorte pixka batekin, garaipena eskuratzen duten. Santanderko kirol jauregian da hitzordua, 18:30ean. Zorte on!

AURREKOA    HURRENGOA