Home ZAST

Pastelari ginda jarri ezinda

Serio irten ziren kantxara Ulacia Grupoko mutilak igandean eta lan txukuna egin arren, ezin izan zuten garaipenik eskuratu Megacalzado Ardoiren kontra.

<   >

Emaitzek ez diote laguntzen Iñaki Jimenezek zuzentzen duen taldeari. Astea joan eta astea etorri, partida guztian egindako lan onak ihes nola egiten dien ikusten dute partida amaierako bozinak jotzen duenean. Horrela izan dira azken 6 norgehiagokak.

Igandean ere txukun ekin zioten partidari Ardoiren kontra. Konfiantzaz, joko alaia eginaz eta hiruko marratik aurkaria zigortuaz. Defentsan Zabaleta izan zen bereziki mina egin ziena lehen minutu horietan, baina, orokorrean, sendo aritu ziren. Hala, 16-14ko lehen partzialak taldeari partida eskuratzeko bidea erakutsi zion.

Bigarren laurdenean zertxobait behera egin zuen taldearen erasoko ekarpenak, kanpokoek beren erritmoan jarraitu zutelarik. Ondorioz, atsedenaldira markagailuan atzetik joan ziren, 26-29. Markagailu oso baxuarekin joan ziren aldagelara eta horrek bizirik mantentzen zuen talde zarauztarra.

Gauzak horrela, sekulako enbata sartu balitz bezala ekin zion Ulacia Grupok hirugarren laurdenari, 12-0eko partziala egin zuten eta partidan egon zen abantaila handiena bereganatu zuten. Baina, horren tokian, 0-12ko partziala egin zieten nafarrek, Savitski buru zutela.

Partida estu joan zen, 7 aldiz berdinduta izan ziren bi taldeak. Azken laurdenean puntu bat aurretik sartu ziren zarauztarrak. Baina egindako akats txikiek eraginda, eta, zorte apur bat falta izanda, kanpoko taldea gailendu zen beste behin Aritzbatalden. Azkenean 64-68 Megacalzado Ardoi garaile.

Asteburuan Santander aldera bidaiatuko dute Ulacia Grupokoek, liga irabazteko faboritoetako bat den Igualatorio Cantabria Estelaren aurka jokatzeko. Ea zer moduz joaten zaien!

HEMEN PARTIDAKO ESTATISTIKA

Iñaki Jimenezen adierazpenak argazkian klikatuta.

AURREKOA    HURRENGOA