Taldeak ibilbide oso ona gauzatu zuen Gipuzkoako errendimendu ligan, gutxitik askora joaten. Liga hasi aurretik Easo Kopan parte hartzeko aukera izan zuen eta ibilbidea gauzatzeko oso garrantzitsua izan zen.
Jon Mendiluze entrenatzaile berri zen eta hasieran piskatxo bat kostatu arren, gutxinaka jokalariak eta hauen indarguneak ezagutzen joan zen.
Lesio asko izan dituzte urtean zehar. Ia tenporada osoa geldirik egon den Imanol Royo eta Aitor Elosegirenak luzeenak. Bigarrengo honek kontuan izanda urtean zehar ez duela jokatu nahiko ongi bueltatu da eta taldeari lagundu dio urte hasieratik aipatutako helburua betetzen.
Lehen fasea, hasieran partidu batzuk galdu arren gutxinaka taldearen sendotasuna erakusten hasi ziren eta Lauko Finalera oso sentsazio honekin iritsi ziren Zasteko junior mutilak.
Lehen semifinala Easo Mandoegi donostiarren aurka partidu oso on batekin garaitu zuten ia partida guztia kontrolpean izan eta gero.
Aldiz, Hondarribiko taldearen aurka ligan erraz irabazi eta gero finala kostata irabazi zioten. Kostata atera zuten aurrera eta hau diot zeren azken 3 minuturen faltan -6ko abantaila zuten eta buelta emateko kapazak izan ziren gureak euren saskibaloi dinamiko eta indartsua erakutsiz.
Euskal ligako A1 kategorira igotzeko Lauko finala irabazi zuten Marianistas taldea jipoitu ondoren eta beste behin oso kontran zegoen Askartza taldeari irabazteko finalean. Partida honi ere epikaz erantzun zioten azken minutuetan partzial positibo bati esker garaipena poltsikora eramaten.
Honen ostean, Ointxe talde arrasatearrak A1 egoteko partidan irabazi egin zuten. Lehen zatian zarauztarrak oso ongi aritu eta gero nahi eta ezin ibili ziren bigarrengo zatian eta buelta eman zioten markagailuari eta beraz A2rako sailkatu ziren etxekoak Zarautzen jokatutako partidan.
Bigarren fase honetan, zazpi garaipen eta bi porrotekin amaitu dute liga eta beraz hurrengo urtean Euskal Ligan jokatzeko txartela eskuratu zuten. Gora behera asko izan zituzten eta azken partida arte ez zuten lortu plaza mantentzea.
Aurkari onak izan dituzte aurrean eta meritu handiko partidak irabazi dituzte. Azpimarratzekoa izan zen Toju-Baskoniari irabazitako partidu garrantzitsua eta gehiago jakinda atsedenaldian 15 behera joan ondoren partida berdindu zutelako 40minutuak bukatzean. Denboraldiaren ispilua izan zen partida, gutxitik gehiagora joan zirelako azkenean garaipena lortu arte.
Azken partidua irabazi behar zuten Donostian Askatuak taldearen aurka eta berriz ere gaizki hasi arren partidua aurrera atera zuten. Beharrezkoa zen zeren Tojuk sailkapenean berdindu gintuen azken jardunaldian eta garaipena beharrezkoa zuten helburua lortzeko.
Zorionak mutilak!!
Sekulako denboraldia egin duzue, izan dituzuen oztopoak gaindituz, ez direla gutxi izan. Erori zareten bakoitzean indar gehiagorekin ekin diozue. Eskerrak eman behar dizkiogu ere denboraldian zehar laguntzera etorri diren kadete eta partaidetzako jokalariei. Momentu zailetan hor egon direlako taldeari laguntzeko.