Home ZAST

KANTABRIATIK ESKU HUTSIK BUELTATU DA ULACIA ZARAUTZ, DENBORALDIKO LEHEN PORROTA JASOTA

Azken txanpan behera eginda, ZAST-ULACIAK denboraldiko lehen porrota izan du Ligan.

<   >

Zarauzko Zast-Ulacia saskibaloi taldeak denboraldiko lehen porrota izan du azaroaren 29ko igandean Estatuko EBA saskibaloi ligako 20-21 denboraldi erabat ezohiko honetan. Kantabriako Solares taldearen aurka jokatutako partiduan, markagailuak 83-71ko emaitza adierazi haren amaieran.
Ligako seigarren jardunaldiko partidua zuen arren, hiru partidu baino ez ditu jokatu orain arte Zast-Ulaciak denboraldia hasi denetik, eta horietako bat, gainera, hamaikagarren jardunaldiko partida aurreratua izan da. Horietatik, bi irabazi ditu eta azaroaren 29ko igandean jokatu duen azken hau galdu.
CB solares taldearen aurkako partidua nahiko orekatua izan da lehen hiru laurdenetan, talde bietako inork ez baitu alde erabakigarririk eskuratu markagailuan. Lehen laurdenaren amaieran, talde kantabriarra gailendu da zortzi puntuko aldeaz, baina Ulacia markagailua estutzen aritu da hurrengo bi laurdenetan, bi taldeen arteko aldea hiru puntu eskasera murriztuta.
Partiduko azken laurdenean etorri da kantabriar lurretan bisitari izan den Zast-Ulaciaren gainbehera, 27-18koa izan baita emaitza laurden horretan. Amaiaerako lau minutu inguru geratzen zela 66-66 berdinketa erakusten zuen markagailuak, baina azken laurden honetan bi taldeek hiruko marratik bilatu zituzten saskiratzeak eta zarauztarrak etxekoak baino exkaxago aritu ziren azken txanpa honetan.
Oro har, norgehiagoka ona jokatu du Zarauzko taldeak, esatebaterako errebotean nagusi izan zen. Baina saskira begira, bai hiruko marratik azken minutuetan, eta bereziki partida osoan zehar jaurtiketa libreetan portzentai exkaxak erakutsi zituzten. Aipatzekoa baita Estanis Andres eta Eneko Juarrosek ezin izan zutela partida jokatu eta Imanol Artetxe hasi eta berehala lesionatu zela.
Saskira begira Aitzol Eguskitza izan zen jokalaririk eraginkorrenena 18 punturekin. Asier Azpeitiak (14 puntu eta 14 errebotek), Julen Egañak (13 puntu) eta Ale Romerok (12 puntu eta 9 errebote) partida politak burutu zituzten.
Ligaren seigarren jardunaldia amaitu ondoren, irabazitako bi partida ditu Zast-Ulaciak, eta galdutako bakarra. Hurrengo partidua, ligako egutegiari begiratuta abenduaren 13an izango du, Zarautzen, Logroñoko LBC taldearen aurka. Dena den zubi luze hontan atzeratutako bi partida jokatuko ditu talde zarauztarrak, biak kanpoan, igandean Eguesen eta asteartean Arrasaten, lehiaketako liderraren aurka.
 

AURREKOA    HURRENGOA