Home ZAST

ULACIA GRUPOk zazpigarren garaipena segidan lerrokatu zuen Getxoren aurka

Lehen laurdenaren erdialdera errenta polita eskuratu ondoren ULACIA GRUPO garaipena eskuratu zuen Getxoren aurka (79-66) eta zazpi garaipen lerrokatuta lidergoan darrai.

<   >

Kanpoan hiru partida segidan jolastzetik zetorren ULACIA GRUPO, hirurak arerio zuzenen aurka eta hirurak irabaztetik gainera. Ariztbatalden Getxo jasotzea, beraz konpromezu xamurra zirudien, besteekin konparatuez behintzat. Getxo behekaldean dago taulan, eta horrelakotan gehigizko konfiantzak bere arriskua izaten du. Horren jakitun Jokin Collantesen mutilak seriotasun osoz hartu zuten partida. Gainera bizkaian etxekoak izan ziren nagusi.

 

Lehen laurdenaren bukaera aldera etxekoak 17-4 partzial bati esker, 12 puntutako aldea atera zuten eta handik aurrera abantaila ez zen 10 puntuetatik jeitsi. Atsedenaldian 46-31 erakusten zuen markagailuak. Partida erreza zirudien. Dena den etxekoak inoiz ez ziren gai izan partida guztiz ixteko eta bizkaiatarrak bukaeraraino burrukatzen jarraitu zuten.

 

Saskiratzeak oso banatuak izan ziren ULACIA GRUPOn, 7 jokalariek 8 puntu edo gehiago saskiratu zituzten. Estanis Andres izan zen saskiratzaile onena 14 punturekin.

 

Hurrengo asteburuan Jokin Collantes-en mutilak atsedena dute, jardunaldiari dagokion partida aurreko astean jokatu bait zuten Logroñon. Beraz hurrengo konpromezua etxean edukiko dute. Eta ez nola halako konpromezua, Azpeitiko Disdira Bitxitegia bait datoz Aritzbataldera. Azpeitiarrak zarauztarrekin berdinduak daude eta Durangoko Tabirako bi garaipenetara dagoenez, ezer arrarorik gertatzen ez bada Apirilak 7an irabazten duena mailaz igoko da.

 

AURREKOA    HURRENGOA