Home ZAST

Logroñon nabarmen nagusitu zen ULACIA GRUPO 49-66

Denboraldiko tarte gogorrena ohorezko matrikularekin gainditzen du ULACIA GRUPOk etxetik kanpo hiru partidetan hiru garaipen lerrokatu ondoren.

<   >

ULACIA GRUPOk konpromezu zailak lerrokatzen zituen azken asteotan. Hiru partida, hirurak etxetik kanpo eta arerio zuzenen aurka. Tecnun, Tolosa eta Logroño. Hiruretan garaipena eskuratu du Jokin Collantesen taldeak. Gainera Unai Eizagirre, taldeko kapitaina eta eskarmentu handieneko jokalaria txorkatilean min hartuta, ez da partida hauetan kantxara ateratzeko moduan egon. Beraz meritu handiagoa sekulako errendimendua ematen ari den taldearentzat. 5 jardunaldien faltan lidergoan jarri da talde zarauztarra. Lehen postuak hurrengo denboraldian berriro ere EBA mailan jolasteko eskubidea ematen du. Badirudi burruka horretan hiru talde geratu direla, ULACIA GRUPO, azpeitiko Disdira eta Durangoko Tabirako. Hurrengo asteetan bi taldeen aurka jokatu beharko du talde zarauztarrak, beraz ez zaigu emozioa faltako.

 

Aurreko bi partidetan ez bezala talde zarauztarrak nagusitasunarekin irabazi zuten Errioxan. LBC Cocinas-ek EBAra igotzeko moduko taldea dauka, baina, goiko postuetan aritu arren, uste baina errendimendu kaxkarragoa erakusten ari da. Lehen laurden berdindu baten ondoren, 16-15 etxekoen alde, zarauztarrak sei hiruko lerrokatu zituzten bigarren laurdenean, atsedenaldira 30-39 joanez. Handik aurrera zarauztarren abantaila ez zen 8 puntuetatik jeitsi eta bukaerako markagailuak 49-66 erakusten zuen zarauztarren partida bikainaren erakusgarri.

 

Aipatzekoa Aaron Centeno gaztearen hiru hirukoak eta Mikel Larrañagaren partida bikaina 11 puntu eta 6 asistentziekin. Beti bezala, Aitzol Eguskitzak ez zuen hutsegin eta 18 punturekin saskiratzaile nagusia izan zen beste behin.

 

Igandean berriro Aritzbatalden dugu ULACIA GRUPO, ohiko ordutegian, igandean 18:00 Getxoren aurka. Sailkapenean erdikaldean kokatua dugu talde bizkaitarra eta irabazi beharreko partida da goiko postuetan jarraitu ahal izateko.

 

AURREKOA    HURRENGOA