Home ZAST

Oztopo guztien gainetik

Oztopoak oztopo, lidertza mantentzeko helburuarekin doa Ulacia Grupo Getxora, bertan jokatuko du larunbatean 18:00tan.

<   >

Gustoa ematen du Gizonezkoen Lehen Mailako sailkapenari begiratzea. Guztion buru Ulacia Grupo. Talde zarauztarrak ederki ekin dio denboraldiari eta proiektu berriari. Etxeko entrenatzaile Jokin Collantesek ezin bere ibilbidea bide hobeagoarekin hasi, bueno, bai, partidu guztiak irabazita hasiera hobea izango litzateke. Baina, partidu guztiek izan dute zerbait, ez da bide erraza izan orain artekoa, oztopoz beterikoa, baina bide arrakastatsua.

Detaileek, gauza txikiek, ñabardurek, erabaki dituzte partiduak, baina hori guztiaren gainetik txalotzekoa eta nabarmentzekoa jokalariek izan duten lehiakortasuna, jokoaren gainetik, gauzak atera ez arren, beti jarraitu dute lanean garaipenerako borrokan eta hórrela atera dituzte aurrera ezinezkoak ziruditen hainbat partidu, Hernani Tecnunena kasu.

Lesioak ez dira lagun izaten ari, baina zelairatzen direnak ez daudenekin ez gogoratzen laguntzen dute 0a emanaz partidu bakoitzean eta horrela doaz Getxora. Gabonak bitarte hiru jardunaldi besterik ez dituzte aurretik, baina a zer hiru jardunaldi: Getxo, LBC cocinas.com eta Disdira Bitxitegia. Hiru taldeak lehen zazpi postuetan kokatuak, bi garaipeneko tartean. Horrek argi erakusten du ez direla aurkari xamurrak izango eta gauzak zail jarriko dizkietela zarauztarrei Gabonetan lidertzan jarraitu nahi badute.

Talde izaera duen aurkaria izango da Getxo, bi garaipen jarraian eskuratuta zelairatuko da, zaletuen babesarekin liderra garaitzeko ilusio eta gogoarekin. Estadistikei begiratuta Asier Gonzalez dute jokalaririk esanguratsuena, barruko jokalariak 17,1 puntuko balorazioa jasotzen du partiduko, batez ere partiduko jasotzen dituen 7,1 erreboteetan oinarrituta. Gainontzekoe maila beretsua dute, denek jartzen dute euren aletxoa taldearen lanean, baina, batzuk aipatzearren Xabier Azpitarte eta Mikel Fernandez, partiduko 10,5 eta 10,3 puntu saskiratzen dituztenak hurrenez hurren. Aurkari zaila, garaipena garesti salduko duena.

Jokinek ez du dudarik partidu gogor bat izango dela biharkoa: "beste behin partidu gogor bat espero dugu, Getxoko taldeak liga hasiera irregularra izan duen arren, azken bi partiduak irabazita indarberrituta iritsiko dira biharko partidura. Talde oso lehiakorra du, talentu askoko hegalekoekin ta barrutik jende handi eta indartsuarekin, iaz lauko-finalerako txartela lortzea ez da kasualitatea. Azken 4partidutatik 3 etxean jokatu ditugu guk, eta etxeko partidutan erakutsi dugun mailara iritsi beharko degu Getxon ere partidua aurrera atera nahi badugu".

AURREKOA    HURRENGOA