Home ZAST

ADI! Eguraldi arrazoiak tarteko, 3x3 txapelketa Antoniano kiroldegian egingo da

Euri arriskua iragartzen dute metereologian adituek eta horren aurrean barruan jokatzeko erabakia hartu da

<   >

Eguraldiak ez digu lagundu nahi Kuadrilen 3x3 txapelketa aurrera eramateko nahian. Gauzak horrela, itsas pasealekuan egin ordez, Antoniano kiroldegian izango da 3x3 txapelketa.

Hauek dira hasiera batean txapelketa hasiera eta kamiseta banatze ordutegiak, baina, adi egon, aldaketak egon daitezke-eta.

- Ostirala 16:30ean hasi, kamisetak 16:00etan jaso.
- Larunbat goiza: 10:00etan hasi, 9:30ean kamisetak jaso.
- Larunbat arratsaldea: 16:00etan hasi, 15:30ean kamisetak jaso.

Goza dezagun saskibaloiaz gauden tokian gaudela ere!

AURREKOA    HURRENGOA