Joan da beste 3x3ko ekitaldi bat. FIBA rankingerako puntu batzuk pilatu dituzte jokalariek eta antolakuntza pozik dago txapelketaren ibilbidearekin.
Ia 150 talde eta 500 jokalari izan dira egunotan Zarauzko itsas pasealekuan jokatzen. Eguraldia lagun, guztia normaltasunez eta arazorik gabe joan da.
Guztiaren gainetik, saskibaloia izan da protagonista eta hori beti da nabarmentzekoa.
Kategoriaka horrela geratu dira sailkapenak. Mini nesketan txapeldunak Durangoko neskak taldea izan da eta txapeldunorde Campus Bilbao 02 MF. Mutiletan, berriz, Mini Mondreitors taldea izan da garaile eta finalean Saskiko indarra taldea izan du aurkari.
Koxka bat igoz, infantiletan, Euskaldunak taldea izan da txapeldun eta L.L.Y Official taldea izan da beste finalista. Nesketan, bestalde, Diamonds taldea izan da irabazle Campus Bilbao 01 IF taldearen kontrako finalean.
Kadete nesketan etxeko talde bat izan dugu garaile, Jokin's Little Warriors taldea, finalean Gu lagunak taldea mendean hartu eta gero. Kategoria bereko mutiletan Tu padre x4 taldeak irabazi du Dezbrozadoraz Tzitz taldearen kontra.
Juniorretara salto eginez, mutiletan, Portlan de Belen taldea izan da kategoriako txapelduna, etxeko taldea den Galtzia ezta ona mendean hartuz. Nesketan, bestalde, Ball is life taldea izan zen garaile. Kategoria honetan ere, etxeko talde bat, Pero kepasa Hulio! taldea, izan zen txapeldunorde.
Bukatzeko, seniorretan, talde zarauztar bat izan genuen garaile, Viejas promesas deiturikoa, Scooby Doo Papa taldearen kontra, Mutiletan, berriz, Estadio trainers izan zen txapelduna Roadrunners taldearen kontrako finalean.
Txapelketako emaitza guztiak eta abar ikusteko, HEMEN klik eginda nahikoa da.
Txapeldunen argazkiak ikusteko, bestalde, HEMEN egin behar da klik eta HEMEN klik eginda, ESFren argazki galeria ikus dezakezue.
Eskerrak ematea besterik ez da geratzen, bai parte hartzaile guztiei, bai antolakuntzan lanean aritu diren guztiei eta, nola ez, hau aurrera eramaten lagundu duten babesle guztiei.
Mila esker!