Home ZAST

Eguraldi aurreikuspen onak Saski Basque 2018rako

Joxe Landak, eguraldian adituak, larunbatean eta igandean izango den giroaren berri eman digu.

<   >

LARUNBATEAN HOBETZEN ETA IGANDEAN ONA  

2018-07-21 -larunbata-: Goizean motel samar laino narrasak arrastaka eta euri lardatsa dariela ipar mendebaldeko haizearekin baina eguerdirako haziko dira saretzen lainoak eta hobekuntza polita gauzatuko da arratsaldean haize leuna ipar ekialdetik jarriz. Tenperatura ere igoko da pixka bat giroa dezente goxatuaz. Oro har erabat ona ez baina hobetu nahian bai.

2018-07-22 -igandea-: Itxura politarekin haziko da eguna laino maskal batzuk balantzaka direla baina laster geratuko da erabat garbi eta tenperatura ere maila egokian jarriko da giro goxo eta atsegina mantentzeko intentzioarekin. Haizea ere oso modu onean goizean nora ezan ia geldi eta arratsaldean ipar ekialdetik suabe brisa gisa. Beraz giro goxoa dotorezi politarekin.  

Joxe Landa - Metereologoa
http://joxelanda.blogia.com/

AURREKOA    HURRENGOA