Home ZAST

Sari ederrak Saski Basque 2018an

Kategoria guztietan banatuko dira sariak. Begira zeintzuk diren!

<   >

Sari sorta ederra banatuko da aurten ere 3x3 Saski Basque txapelketan. Egun gutxi geratzen dira izena emateko, gogoratu, ostegunean, hilak 19, 12:30ean bukatzen da epea. Ez galdu denbora! Begira zer sari ditugun!Kat

SENIORRAK
- Kamiseta bana partaideentzat
- Hainbat sari zozketaz
- Trofeoak
- Saria dirutan:

  • Gutxienez 13 talde badira: 600€ irabazleentzat, 300€ finalistarentzat, 300€ finalean sartu ez den lehen talde zarauztarrarentzat
  • 12 talde edo gutxiago badira: 300€ irabazleentzat, 150€ finalistarentzat eta 150€ finalean sartu ez den lehen talde zarauztarrarentzat.


MINIBASKET, INFANTIL, KADETE ETA JUNIOR MAILAK
- Kamiseta bana partaideentzat
- Hainbat sari zozketaz.
- Trofeoak
- BASKET COUNTRY saskibaloi denda espezializaturako baleak emango dira. Bale hauen balioa desberdina izango da kategoriako talde partaideen arabera.

  • 4-8 talde bitartean, irabazleentzat 30€ko balea jokalari bakoitzeko, 15€ jokalariko bigarren sailkatuarentzat.
  • 9-16 talde bitartean, irabazleentzat 60€ko balea jokalari bakoitzeko, 30€ jokalariko bigarren sailkatuarentzat.
  • 17 talde edo gehiago, irabazleentzat 100€ko balea jokalari bakoitzeko, 40€ jokalariko bigarren sailkatuarentzat.

BENJAMIN MAILA
- Kamiseta bana partaideentzat
- Hainbat sari zozketaz

 

AURREKOA    HURRENGOA