Home ZAST

Bost jarraian irabazita agurtu dute denboraldia infantil neskek

Azken partidan Askatuak taldea hartu zuten mendean Antoniano kiroldegian

<   >

Aurreko larunbatean eman zioten amaiera gure errendimenduko infantil neskek aurtengo denboraldiari. Jende ugari elkartu zen Antoniano kiroldegian gure neskak azkenekoz animatzeko xedearekin. Bolada oso onean iristen ziren etxekoak azken partidu honetara, lau garaipen segidan eskuratuz, bostgarrenaren bila ekin zioten norgehiagokari.


Betiko moduan, gogor ekin zioten partidari gure neskek baloi guztiak borrokatuz eta defentsa sendoaren bitartez aurkariaren erasoak oztopatuz. Azkar batean lortu zuten aldea ezartzea markagailuan atsedenaldira 33-16 iritsiz.
P

artidua kontrolpean zuten gure neskek, baina ez zen hirugarren laurdenerarte izango non, lanari uko egin gabe, partidua puskatuko zuen aldea ezarriko zuten. Amaieran 68-27 eta bostgarren garaipena etxean geratu zen.

Txalotzeko denboraldia bete dute gure neskek, amorerik eman gabe azken egunarte borrokatu baitute. Denboraldi hau amaitu da baina laister datorrena hastera doa eta seguru gaude neska hauek saskibaloi erakustaldi bikainak eskaintzen jarraituko dutela.

Aupa neskak, 123 ​​ZAST!!

AURREKOA    HURRENGOA