Ondo landutako partida gure errendimenduko infantil neskena, merezitako garaipena etxera ekarriz. Lehen laurdenari oso serio ekin zioten gure neskek. Eraso onak eginaz, hutsuneak ongi ikusiaz eta banakako presioaren eraginez, markagailuan ihes egitea lortu zuten, lehen laurdena 8-21 amaitu zelarik.
Bigarren laurdenean, taldeak, kontraerasoetan ateratzen zuen abantaila ikusiz, behin eta berriz defentsatik erasorako trantsizio azkarrak jokatu zituzten saskiratze errazak lortuz. Atsedenaldian 13-34.
Bigarren erdian partidak ildo beretik jarraitu zuen. Defentsan sendo lan egiten, elkarri lagunduz eta erasoan pazientziarekin jokatuz. Urrutitik saiatu beharra zegoen, eta baita egin ere. Bost hiruko saskiratuta, horietatik hiru jarraian, partida amaitutzat eman zuten eta beste garaipen batekin pozik itzuli ziren etxera gure neskak.
Denboraldiko azken asteari ari dira aurre egiten gure errendimenduko infantilak. Disfrutatzeko momentua, lana egiteari utzi gabe. Azken jardunaldia etxean jokatuko dute, larunbatean, 10:00etan, Antoniano kiroldegian Donostiako Askatuak taldearen aurka.
Aupa neskak, 123 ZAST!!