Home ZAST

ASTEBURUKO KRONIKA | Urtarrilak 28/29

Urtarrilak 28-29ko partidetako kronika.
 ------

1,2,3 ZAST!

 

<   >

Saskibaloiko gizonezkoen lehen taldeak, Ulacia ZARAUTZek garaipenarekin amaitu lehen itzulia. Hiru partida bakarrik galdu ditu talde zarauztarrak, denak kanpoan, eta 10 garaipen eskuratu, bereziki Aritzbatalden indartsu azalduz. Igande honetako arerioa ez zen nolanahikoa. Izan ere Donostiko Atletiko San Sebastian, Euskal Kopako garaile suertatu zen, igoera faserako plaza bat eskuratuz eta sailkapenean garaipen bat gutxiagorekin iristen zen Aritzbataldera. Beraz, merito handiko garaipena Jokin Collantesen mutilek eskuratutakoa, 62-54, partida borrokatu eta gogorrean.

Garaipena defentsan oinarritu zuten zarauztarrek. Bereziki lehen laurdenean eta azken laurdenean donostiarrei saskirako bidea behin eta berriro ixtea lortu zuten (7 eta 10 puntu hurrenez hurren). Saskira begira, taldean ohikoa denez, puntuen banaketa, Aitzol Eguskitza eta Markel Mendibe, 12 punturekin saskiratzaile onenak suertatuz.

Esan bezala, txukun dabiltza zarauztarrak, eta lehen itzulia 3 amaitu dute, Tolosako Redline TAKE eta Valle de Egüeseko nafarrak aurretik dituztela. Igoera, EBAra berriro bueltatzea, dute jomuga ULACIAkoek. Bi talde bakarrik igotzen direnez, zarauztarrek aurretik duten bidea zaila bezain erakargarria da. Bigarren itzuliko lehen konpromezua hurrengo igandean berriro etxean (19:00, Aritzbatalde) sailkapenean beheko postuetan kokatutako Urretxuko Goierriren aurka.

Graficas Juaristiko neskei dagokionez, pausotxo bat gehiago eman dute maila mantentzeko bidean. Bilbon Eskolapien aurka 46-75 irabazi zuten larunbatean histori handirik gabeko partida batean. Aurreko ostiralean 2022ko emakumezkoen zarauzko talderik onena izendatua izan ondoren garaipenarekin ospatzea zen zegokiona.  Aipatzekoak Nora Danisen 19 puntuak. Garaipen honi ezker 7 irabazi eta 7 galduta 7. sailkatuak dago Fedek entrenaturiko taldea. Lau jardunaldien faltan igoera fasean sartzeko burrukan murgilduta dabiltza, baina ez dute bide erreza. Asteburu honetan, esatebaterako, Liceo Monjardineko nafarrak, hirugarren sailkatuak gainditu beharko dituzte gora begira jarraitu nahi badute gure neskek. Beharbada hau da asteburuko etxeko partideetatik interesgarriena (16:45 Aritzbatalde).

Euskal mailako taldeekin jarraituz, Iker Gurrutxagak entrenatutako taldeak izugarrizko azken laurden bati esker (13-32) Ibaizabal gainditu zuten Galdakaon, 54-60. Garaipen honi esker hirugarren sailkatuta daude zarauztarrak. Puntuak oso banatuak Maxswell Peña, 12 punturekin saskiratzaile nagusia suertatu zelarik. Aipatzekoa, Galdakao taldea bigarren dagoela sailkapenean. Asteburu honetan, kanpoan jolastuko dute, Zornotzan, 5. sailkatuaren aurka.

Bukatzuko Junior milako Euskal Ligen bigarren faseak hasi berritan, neskek, etxean Baskoniarren aurka irabazi zuten 58-53, 6-17 galtzen hasi arren. Aitor Udakiolak entrenaturiko mutilek berriz Galdakaon galdu zuten Ibaizabalen aurka 75-62.

AURREKOA    HURRENGOA