Home ZAST

Arrakastatsua izan da Saski Basque 3x3 2019 txapelketa

4 egunez, ia 150 taldek eguraldi onarekin batera, saskibaloiaz gozatzeko aukera izan dute Zarauzko itsas pasalekuan.

<   >

Joan da beste 3x3ko ekitaldi bat. FIBA rankingerako puntu batzuk pilatu dituzte jokalariek eta antolakuntza pozik dago txapelketaren ibilbidearekin.

Ia 150 talde eta 570 jokalari izan dira egunotan Zarauzko itsas pasealekuan jokatzen. Eguraldia lagun, guztia normaltasunez eta arazorik gabe joan da.

Guztiaren gainetik, saskibaloia izan da protagonista eta hori beti da nabarmentzekoa.

Kategoriaka horrela geratu dira sailkapenak. Mini nesketan txapeldunak Laurak Bat taldea izan da eta txapeldunorde DAMIN. Mutiletan, berriz, Los Mini Espartanos taldea izan da garaile eta finalean Lakers taldea izan du aurkari.

Koxka bat igoz, infantil mutiletan, Andatza taldea izan da txapeldun eta Karramarroak taldea izan da beste finalista. Nesketan, bestalde, Las Imparables taldea izan da irabazle Alrebote taldearen kontrako finalean.

Kadete nesketan etxeko talde bat izan dugu garaile, Jokin's Little Warriors taldea, finalean TresPorTresOcho taldea mendean hartu eta gero. Kategoria bereko mutiletan Chicago Bulls taldeak irabazi du Posters A Domicilio taldearen kontra.

Juniorretara salto eginez, mutiletan, #bordatxomixtape taldea izan da kategoriako txapelduna, .Y si me lío taldea mendean hartuz. Nesketan, bestalde, Xinpatata taldea izan zen garaile. Kategoria honetan, etxeko talde bat, Guk Poggoei Ez taldea, izan zen txapeldunorde.

Senior mutiletan, Aingeru Team izan zen garaile, Lo Que Quieras taldearen kontra. Nesketan, berriz, Emily izan zen txapelduna Perulo taldearen kontrako finalean.

Bukatzeko, Kuadrillen txapelketan, Descansa taldea izan zen garaile Zalgiriak Zarautzen taldea mendean hartu ostean.

Txapelketako emaitza guztiak eta abar ikusteko, HEMEN klik eginda nahikoa da.

Txapeldunen argazkiak ikusteko, bestalde, HEMEN egin behar da klik gure instagram kontura joateko.

Eskerrak ematea besterik ez da geratzen, bai parte hartzaile guztiei, bai antolakuntzan lanean aritu diren guztiei eta, nola ez, hau aurrera eramaten lagundu duten babesle guztiei.

Mila esker!

 

AURREKOA    HURRENGOA