OSTEGUN, OSTIRAL ETA LARUNBATEAN EGURALDI BIKAINA ETA IGANDEAN OKERRERA
2019-08-22 -osteguna-: Zeharo ona. Ia erabat garbi hodei bakan batzuekin eta tenperatura goxoa (13-25). Haize suabeak hego ukitua goiz partean eta ipar ukitua arratsaldean (5-10). Dotorezi polita eta goxotasun atsegina goizeko freskurarena azkar konponduta.
2019-08-23 -ostirala-: Atzokoa baino ere hobea deitzeko modukoa. Zerua erabat urdin eta eguratsa garden hezetasun gutxirekin. Tenperatura gorago (14-30) eguzkia gustura lanean dela. Beroegi agian baina jasangarri hezetasun gutxirengatik. Haize leuna goxo-goxo (10-10) giro bikaina bermatuaz.
2019-08-24 -larunbata-: Gaur sargori puntua nabarmenduko zaio beroaren maila areagotuaz (20-31). Dotoreziak ere galduko du apur bat goiko hodeiak barreiatuaz. Haizea jita berdintsuan. Goizean hego ukitua eta arratsaldean ipar ukitua baina beti ere suabe (10-10). Giro bikaina oro har bero zapa pixka bat nabarmendu arren.
2019-08-25 -igandea-: Gaur asko aldatuko da eguraldiaren martxa giroa dezente kaskartuaz. Haizea ipar mendebaldetik jarriz (20-20) laino narrasak ekarriko ditu arrastaka eta tenperatura asko jetziko da (16-20) freskura nabarmenduaz (16-20). Euri asko ez du botako baina lardaskeria amorragarria bai. Horrela asko mikaztuko da gaurko giroa.
Joxe Landa - Metereologoa
http://joxelanda.blogia.com/