Home ZAST

EUROPAKO TXAPELDUNEKIN CLINIC-A UZTAILAK 6an

Valencia Basketekin Eurocup eta UMMC Ekaterinburg talde Errusiarrarekin emakumezkoen Euroliga irabazita Zarautza datoz Jaume Ponsarnau eta Miguel Mendez.

<   >

Tárregako Jaume Ponsarnauk irekiko du clinic-a erasoko eta defensako blokeo zuzenaren espaziotaz hitzegiten. Denboraldi honetan Valencia Basketekin Eurocup Basketball txapelketa irabazi du eta Endesa ligako finalerdiak jolastu ditu. 

Jarraian Miguel Mendez Galiziarra izango dugu Entrenamenduaren denboraren optimizazioaz hitzegiten. Miguelek aurten UMMC Ekaterinburg talde errusiarrarekin emakumezkoen Euroliga irabazi du bigarren urtez jarraian Errusiako liga eta kopaz gain.

Arratsaldean Jaume Ponsarnau hainbat entrenatzaile gipuzkoarrekin mahainguru bat egingo du entrenatzailearen ibilbideaz hitzegiten.

Clinicak egun osorako 10€ko kostea izango du eta bertan ordainduko dira.

Izena emateko ondoko galdetegia bete:

AURREKOA    HURRENGOA