Home ZAST

Pilak kargatuta, urtea garaipenarekin hasi nahi dugu

Igandean Universidad de Burgos taldea etorriko da Aritzbataldera. Urteko lehen norgehiagoka eta aurkari zuzena. Harmailetako berotasuna eskertuko dute Ulacia Grupoko mutilek.

<   >

2018ko lehen partida izango dena, denboraldiaren erdia markatzen duena izango da. Izan ere, partida hau jokatuta lehen itzulia bukatutzat emango du Ulacia Grupok EBA ligan.

Universidad de Burgos taldeak iaz ez jaisteko helburua zuen eta aurtengorako ondo indartu dute, Mouhamadou Diop eta Julio de Asis jokalariekin. Bi horietaz aparte jaurtitzaile onak dituzte eta antolatzaile azkarrak. Gainera, uztai azpiko jokoa osatzeko Gana Ndiaye dute, oso jokalari altua bera.

Denboraldia pattal hasi bazuten ere, abenduaren hasierarako entrenatzailea aldatu zuten eta bolada onean daude gaztelarrak azken 6 partidatik 4 irabazita.

Dena dela, bi garaipenera baino ez daude Ulacia Grupokoak. Izan ere 7. dagoen Universidad de Burgosetik 15.a den Valle de Eguesera, guztiak bi garaipeneko tartearekin daude.

Ea lehen itzulia bukatzeko garaipena eskuratzen duten Iñaki Jimenezen mutilek. Horretarako, beste behin garrantzitsua izango da harmailaren aupada. Igandean, hilak 7, 18:30ean izango da hitzordua Aritzbatalden.

AURREKOA    HURRENGOA