Home ZAST

ULACIA GRUPOK FLAMA DEL CANIGÓ TXAPELKETA JOLASTUKO DU LLANÇA-N

Gironako Llança herriak jasoko ditu Katalunia, Euskal Liga eta Okzitaniako txapeldunen arteko txapelketa asteburu honetan.

<   >

Gironako aldera joango dira Ulacia Grupoko mutilak asteburu honetan Euskal ligan irabazitako lehen postuak emandako aukerarekin. Torneig Flama del Canigó-k bere laugarren ekitaldia ospatuko du eta bertan Ulacia Grupo, Okzitania frantseseko "VALENCE CONDOM GERS BASKET" eta kataluniako "MARISTES ADEMAR" eta "BADALONÈS-FRUITS SECS CORBERA". 

Finalerdia larunbatean 17tan jokatuko da eta "BADALONÈS-FRUITS SECS CORBERA" izango da gure mutilen aurkari. Txapelketa hau Ipar katalunia frantziar federazioa, Euskal Federazioa eta Kataluniar federazioen arteko elkarlanetik jaio da eta Ulacia Grupo bertan izango da. 

Emakumezkoen txapelketa Pereladan ospatuko da eta bertan euskal taldea Ausarta Barakaldo izango da.

Partidak zuzenean jarraitzeko aukera izango da www.xala.cat webgunetik. 

Aupa Ulacia!
Aupa Zarautz!

AURREKOA    HURRENGOA