Home ZAST

JUNIOR MUTILEK FINALA JOLASTUKO DUTE LARUNBATEAN

Asier Recondok entrenatutako mutilek larunbatean jolastuko den finalean Easo izango dute aurkari

<   >

Talde motza izanda ere Asier Recondoren mutilek sekulako bigarren itzulia egin dute eta Atletico Sn Sn eta BKL final laurdenetan eta finalerdietan menperatu ondoren Easo adarraren aurka jolastuko dute finala.

Lehen urteko jokalariez eta Oraitz Garciak entrenatzen dituen hainbat kadeteen laguntzarekin finalerako sailkatu dira gure mutilak. Easok ligan lehenengo postuan bukatu duen arren elkarren kontra jolastu zuten azkenengo partida gure mutilen alde erori zen. Izan ere 2019. urtean juniorrek ez dute partidarik galdu 14 garaipen jarraian pilatu dituzte.

Beraz txapeldun izateko aukerak dituztela pentsatzeko arrazoiak baditugu. Finala Tolosan izango da, bigarren urtez Gipuzkoako Saskibaloi Federakuntzak antolatzen duen Finalen Finala egun handian. Gure taldea lagundu nahi duenarentzat 14tan Agouesetik atera eta Oriotik pasako den autobusean tokia egongo da.

Zorterik onena!!

Aupa ZAST!!

AURREKOA    HURRENGOA