Home ZAST

Kirol Apostuen inguruko mahaingurua asteazkenean

ZKE-ren 75. urteurrena dela ZAST hainbat hitzaldi antolatzen ari da. Bigarrengoa asteazken honetan izango da eta pil pilean dagoen gai baten inguruko mahaingurua izango da, Kirol Apostuak.

<   >

Kirol apostuen gaia gure gizartean pil pilean dugun gai da. Apostuak gurean aspaldidandik egon badira ere egia da teknologia berrien garapenarekin egoera garai batekoarekiko oso desberdina bilakatu dela. ZASTek 75. ospatzearren hainbat hitzaldi eta ekintza antolatzen ari da. Oraingoan gai interesgarri honen, Kirol Apostuen inguruan alegia, arituko den mahaingurua.

 

Mahaingurua asteazken honetan, Maiatzak 15, izango da Modelo aretoan, arratsaldeko 19:30tan. Gaia, kirol apostuak izango dira eta hiru hizlari edukiko ditugu gurean. Batetik Juan Aldaz UPV/EHUko soziologiko irakaslea, bestetik Manu Egaña Kirolbetetik eta hirugarrena Ekintza Bibe, Gipuzkoako mendekotasun eta adikzio psikologikoen elkartetik, Josean Barcenilla. Mahainguruko moderatzaile lanetan Oraitz Garcia kazetaria edukiko dugu.

 

Sarrera dohaikoa da. Bertaratuko zaretelakoan.

 

AURREKOA    HURRENGOA