Home ZAST

ULACIA GRUPO, LEHENENGO MAILAKO TXAPELDUN IZATEKO AUKERA

Emakumezkoen lehenengo mailako Final Fourra eta azken jardunaldiko ordutegi bateratua dela eta Tabirakoren aurkako partida Gernikako Maloste kiroldegian jolastuko da.

<   >

Jokin Collantesen mutilek, sekulako denboraldia egin dute eta horri esker, azken jardunaldira txapeldun izateko aukera bereganatu dute. 

Azkeneko jardunaldira lidertzan iritsi dira Zarauztarrak Disdira ISB Azpeitiarrekin garaipenekin berdinduta baina beraien aurkako bi garaipenek abantaila ematen diete gure mutilei. Txapeldun izateko biderik errezena Gernikan garaipena lortzea izango da baina galtzekotan, Azpeitiarrek Logroñoren aurka galduko balute gure mutilek lehenengo postua lortuko lukete ere. 

Ez dute aurkari erreza izango aurrean, Durangoko Tabirako ligako hirugarren sailkatua delarik eta igoerako Final Fourra prestatzen dago azken asteetan. Beraien ohiko kiroldegian ezingo dute jolastu eta partida Gernikako Malosten jolastuko da larunbatean arratsaldeko 18tan. David Tudela pibota da beraien jokalari nabarmenena baina talde orekatu bat da saskiratzeko aukera duten hainbat jokalariekin eta jokalari fisikoekin. 

Taldea lagundu nahi duten zaleek 15:30tan Agoueseko rotondan autobusa hartzeko aukera izango dute. 

AUPA ULACIA!!

AUPA ZARAUTZ!!

AURREKOA    HURRENGOA