Home ZAST

ULACIAK LIDERTZAN JARRAITZEN DU AZKEN JARDUNALDIAREN AURRETIK

AVIA Zizur Ardoi talde Nafarraren kontra garaipena lortuta ULACIA Grupoko mutilak lidertzan iristen dira azken jardunaldira.

 

<   >

Aste Santuan 3 astez partidarik jolastu gabe egon ondoren gure taldea ligako azken aurreko partidora irabazteko beharrarekin iristen zen Disdira ISBren garaipenaren ondoren. Nafarrak ordea, maila galduta iritsi ziren Aritzbataldera eta presiorik gabe disfrutatzeko asmoz jolastu zuten. Partida nahiko hotz hasi zen, erritmo handirik gabe baina bi taldeak puntuak pilatzen joan ziren, Zarauztarrak 3ko marratik Izotz Barrioren 2 eta Jon Sanzen beste batekin eta Zizurtarrak barneraketen bidez. 

Bigarren laurdenean Zarauztarrek saskiratzeko arazoak izan zituzten, erritmorik gabe eta defensan Nafarrak 3ko marratik asmatzen hasi ziren 27-32 ko alderik handiena lortu zutelarik. Azken susperraldi baten bidez, atsedenaldira berdinduta iristea lortu zuten Jokin Collantesen mutilek.

Aldagelatik bueltan beste erritmo batekin jolastu zuten Zarauztarrek eta beraien joko alaiarekin disfrutatu zuten Aritzbataldera azaldutako zaleak 14 puntuko aldea izatera iritsi zirelarik. Azken laurdena berdinduta joan zen aldeak mantentzen baina azkeneko minutuetan agian gehiegizko erlajazioaren ondorioz Ardoikoak markagaikuan hurbildu ziren amaierako 5 puntuetara, halere inongo momentuan ez zen partidoa arriskuan egon.

Garaipen honen ondorioz, datorren astean Durangon jolastuko duen partidan Disdira ISB lortzen duen emaitza berdina lortu beharko du Ulaciak ligako lehen postua aseguratu eta EBA ligara igoera lortzeko.

AURREKOA    HURRENGOA