Saskibaloiko Gizonezkoen Lehen Maila nazionaletik bi talde igotzen dira EBA ligara. Sailkapen nagusian lehena geratzen dena zuzenean igotzen da. Hureengo lau sailkatuak, bigarrenetik bostgarrenera geratzen direnak, lauko final batean burrukatzen dira beste txartela eskuratzeko.
Lau jardunaldien faltan badirudi lehen postua bi taldeen artean dagoela. Biak Urola Kostakoak batetik ULACIA GRUPO eta bestetik Iraurgiko Disdira Bitxitegia. 18 garaipen eta 4 porrot dituzte biek. Bien artean jokatuko dute lehen postua igandean Ariztbatalden, ohiko orduan, arratsaldeko 18:00tan. Durangoko Tabirako Baque bi garaipenetara dago eta zaila dirudi igandean irabazten dionari sailkapenean harrapatzeko aukerak edukitzea.
Disidira Bitxitegia ibilbide polita darama ligan, zenbakietara begira talderik onena da bai erasoan eta baita defentsan ere. Maila handiko jokalari ugari badituzte ere , Ibon Guridi nabarmentzen da bereziki, Urrezko LEB Ligan Iraurgiko kapitaina izandakoa eta eskarmentu handiko jokalaria maila zilarrezko eta urrezko LEB ligan. Baina ULACIAk Azpeitian nagusi izan zen 62-72, beharbada denboraldiko partida borobilenean eta joko bolada onean iristen dira Jokin Collantesen mutilak arerio zuzenei irabaztetik. Azken orduko ezusteko tartean ez badaude talde osoa izango da prest, baita azken hilabetean txorkatilean min hartuta ibili den Unai Eizagirre kapitaina ere.
Derbi kutsua edukiko du norgehiagokak, eta ikuslego ugaria espero da, egun handietakoa