Home ZAST

EKAINAK 1, ARRASATEN MINIBASKET EGUNA

Gipuzkoako Saskibaloi Federazioa eta Arrasateko Ointxek antolatuta Ekainak 1ean minibasket eguna antolatuko dute. ZAST Eskolak Zarauz eta Orioko 2007 eta 2010 urteen arteko neska mutil guztiak gonbidatzen ditu.

<   >

Arrasateko Iturripe kiroldegiak jasoko ditu Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak antolatzen duen minibasket eguneko gazte guztiak. ZAST eskolarekin parte hartu nahi duten Zarautz eta Orioko neska-mutilek izena eman beharko dute jarraian dagoen galdetegian. 

Arrasatera joateko autobus zerbitzua egongo da eta izen ematea maiatzak 27an itxiko da. Une hortan publikatuko dira taldeak eta ordutegiak zehazten direnean jakinaraziko dira.

AURREKOA    HURRENGOA